Wattio enpresa finalista izan da IoT/M2M Innovation World Cup lehiaketan bere etxe adimendunentzako sistemagatik

2015ko Martxoa 23,

imagen_spri_teics

Smart home teknologietan espezializatutako Wattio enpresa gipuzkoarra finalista izan da Zurichen antolatutako Internet of Things /Machine-to-Machine Innovation World Cup nazioarteko txapelketan. Epaimahaiak Wattio SmartHome 360º konponbidea aukeratu du energiaren arloko 4 proiektu berritzaileenetako bat bezala.


IoT/M2M Innovation World Cup lehiaketaren hirugarren edizioak Wattio SmartHome 360º sistema nabarmendu du esanez energiaren kontrolari aplikatutako Gauzen Interneten arloko proiektu berritzaileenetako bat dela. Euskal enpresaren kit-ari esker, urrunetik kudeatu daitezke etxeko girotze sistema eta etxetresna elektrikoak, sakelakorako eta weberako balio duen aplikazio baten bidez.

Wattio enpresa Energia kategoriako lau finalistetako bat izan da txapelketa horretan, non 70 herrialdetako 400 enpresak baino gehiagok parte hartu baitute. Nazioarteko enpresa teknologikoz osatutako talde batek, IKT klusterrek, azeleragailuek eta teknologiako adituen sareek bultzatzen dute sariketa, helburutzat harturik Gauzen Internet eta makina-makina arteko komunikazioaren esparruetako konponbide berritzaileenak nabarmentzea.

Wattio SmartHome 360º kit-a gailu multzo bat da, lainoko zerbitzu baten bidez Internetera konektatuta dagoena. Sistema horri esker energia kontsumoa monitorizatu daiteke denbora errealean, girotze sistemak kontrolatu daitezke eta aparatu elektronikoak piztu edo itzali ere bai, urrunetik eta sakelakoa erabiliz. Abisuak ere igortzen ditu ez-ohiko portaerak gertatzen badira eta energia aurrezteko neurriak proposatzen ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke