Makina erreminta sektoreak diru-sarrerei eustea lortu du 2014an

2015ko Martxoa 04,

imagen_spri_tecnologia

Makina erremintaren eta fabrikazio-teknologia aurreratuen sektoreak ziurgabetasun guztiak saihestu eta 2014ko fakturazioa aurreko ekitaldian izandako kopuru bertsuetan mantentzea lortu du, urte hasierako aurreikuspen ilunen gainetik.


2014aren amaieran, sektorearen diru-sarrerek % 0,2ko atzerapen arina izan zuten aurreko urteko kopuruaren aldean, arranke azpisektorearen bilakaerari esker, honek aurreko ekitaldian baino % 8,5eko hazkundea lortu baitzuen 2014an, Makina Erremintako Espainiar Elkarteak (AFM) esku artean darabiltzan datuen arabera.

Zoritxarrez, deformazio segmentuan izandako % 25eko hazkunde negatiboak kopuru horiek ilundu ditu. Gainerako azpisektoreek, ordea, hobekuntzak izan zituzten: osagaiek (+ % 4,3), beste makina batzuek (+ % 24,3), erremintek (+ % 11,3) eta mekanizazioak (+ % 3).

“Zalantza handiko egoeran gaude, gure esportazioetarako merkatuak behar baino gehiago sufritzen ari baitira, bereziki Alemanian. Txinan ere bai, hazkunde-ereduaren aldaketa inbertsioak moteltzen ari baitira, eta Indian, baina hemen bi urte ezin gogorragoren ondoren gauzak beren onera itzultzen ari direla ematen du”, ziurtatu du AFM ko presidente Antxon López Usozek.

Enpresariaren hitzetan, albiste ona, sektoreak egoera konpentsatzeko izan duen ahalmena izan da, AEBetan, Erresuma Batuan, Frantzian, Italian eta Mexikon duen eragina areagotuz, eta Estatu barruko merkatuaren hobekuntzaren hasiera.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke