Tapia-k Euskadi energiaren sektorean espezializatzeko duen asmoa iragarri du Bruselan A.Tapia: “energia sektoreak ekonomia sustatzera eta enplegua sortzera lagunduko du”

2013ko Apirila 22,


– Geoghegan-Quinn y Oettinger, Europako agintariek Eusko Jaurlaritzak bultzatuko dituen B+G eta energia politiken aukerak onartu dituzte

Ampliar Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantza Tapiak bilera egin du gaur arratsaldean Bruselan, Europako Ikerketa, Berrikuntza eta Zientzia komisariarekin, Máire Geoghegan-Quinn-rekin eta Energia komisarioarekin, Günther Oettinger-ekin. Bileren helburua Euskadiko egungo B+G-i eta energia egoeraren hausnarketa partekatzea izan da eta Eusko Jaurlaritzak aipatu bi esparruetan garatzeko dituen lerro nagusi eta proiektuak azaltzea izan da.

Arantza Tapia-k Europar Batzordearen egoitzan argi utzi du zeintzuk diren Eusko Jaurlaritzaren helburuak, Espezializazio Adimentsuaren estrategian Euskadi Europan erreferente bilakatzea eta itsas energiaren arloan Offshore estrategiaren alde egitea, lehiakortasunari, ekonomia suspertzeari eta enplegu sorrerari egin diezaiokeen ekarpenagatik.

Europako bi mandatariek entzundako estrategia txalotu dute eta Euskadin B+ G alde egin den apustua azpimarratu dute.

Offshore, Madrilgo eta Bruselako babesarekin

Tapiak Euskadin energiaren aukera berriak aztertuko direla iragarri dio Günther Oettinger-ri eta testuinguru honetan, offshore proiektua iragarri du. Industria eta Energiako Ministerioaren oniritziarekin, euskal enpresek offshore arloetan, sare elektriko adimendunetan eta energia biltegiratzeko sistemetan erlazionatutako plataforma teknologikoak garatu ahal izango duten proiektuari ekin dio Euskadik.

“Euskadin elementu nahikoak eta balio erantsia duten enpresak ditugu offshore itsas energian espezializatu ahal izateko, eta horretatik ekonomia eremu, negozio eta lanpostu berriak lantzeko eta sortzeko”.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako honako proiektua, nahiz eta hasi berria izan, enpresa pribatu ezberdinen azterketarekin lantzen ari da. Oraindik zehazteke dago enpresa konkretuen parte hartzea baina interesa handia piztu du energia sektoreko enpresen artean.

Proiektua, Espezializazio Adimentsuaren estrategiaren testuinguruan kokatzen da, hain zuzen ere Tapia-k Máire Geoghegan-Quinn berrikuntza komisariarekin egindako bileran jorratu duena.

Máire Geoghegan-Quinn-ek eta Arantza Tapiak bat egin dute Euskadiko B+Geko egungo egoeraren diagnosiarekin. Beharrezkoa da, esan dute, “ ahal den neurrian ahalik eta zehatzen izate agure espezializazioa etorkizunera begira Euskadik Europan toki berezia izaten jarraitun ahi badu”.

Espezializazio horien artean, aipagarrienak energia sektorea, leanadvance manufacturing, eta BIO eta NANO arloak dira. Halaber, Geoghegan-Quinn komisariak azpimarratu egin du Euskadiko enpresa txiki eta ertainek euren jardueran sar dezaketen B+Garen ekarpena eta garrantzia.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke