Start BiscayApp lehiaketak sakelakorako eta weberako aplikazio onenak sarituko ditu

2014ko Urria 18,


BiscayTIK Fundazioak Start BiscayApp sariketarako deialdia egin du, dispositibo mugikorretarako eta weberako aplikazioen garapena sustatzeko. 5 kategoriatako sariak banatuko dira eta epea zabalik dago proiektuak proposatu eta bozkatzeko.


Start BiscayApp sariketan parte har dezakete txapelketako bost kategorietako batekin (aisialdia, merkataritza, administrazioa, produktibitatea eta hezkuntza eta berrikuntza) zerikusia duen sakelakorako edo weberako software programa bat garatu duten pertsonek, enpresek edo antolakundeek. BiscayTIK Fundazioak antolatzen duen lehiaketa honen helburua da aplikazio sorkuntza sustatzea Bizkaian, baina zabalik dago beste lurralde batzuetako garatzaileentzat ere.

Izena emateko epea zabalik egongo da azaroaren amaierara arte eta baita ere parte hartu daiteke kategoria bakoitzeko app onenak bozkatuz Facebook sare sozialean. Adituz osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen dituzten 10 aplikazioak, eta horien artetik hautatuko dituzte kategoria bakoitzeko 3 finalistak. Azken fasean, aplikazio onenek beren proiektua defendatu beharko dute irabazleak erabakitzeko ekitaldi batean.

Kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira, eta Bizkaiko urteko app onenari sari berezi bat emango zaio. Hona hemen sariak: publizitatea blog garrantzitsuetan, aplikazio mugikorretarako publizitate kanpainak, aplikazioaren harreman publikoetarako kanpainak, bideo bat eta kanpaina biral bat, enpresa espezializatuen auditoriak, espazio fisikoa startup-arentzat Bake Eder Jauregian eta material informatikoa.

BiscayTIK irabazi asmorik gabeko fundazio publiko bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak sortua Udal Administrazioetan IKTen aplikazioa sustatzeko eta hiritarren artean teknologia berrien erabilpena bultzatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke