SPRIren Kanpo Sarearen Albisteak

2014ko Azaroa 17,


Mikel Yang, SPRIk Txinan duen ordezkaritza bulegoko delegatuak, euskal enpresentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bidali digu.


Txinak %15 handitu du bere I+G-ko inbertsioa
Berrikuntzara bideratutako ekonomia hazten doan heinean, 2013an Txinak beste errekor bat lortu du ikerketa eta garapen (I+G) zientifikoan eginiko inbertsioan, Xinhua agentziak urriaren 30ean argitaratutako datu ofizialen arabera.

Txinako Atzerriko Inbertsiorako orientazio gida berria
National Development and Reform Commission erakundea azaroaren 4an hasi zen Atzerriko Inbertsioa Orientatzeko Industria Gidaren (Catalogue of Industries for Guiding Foreign Investment) bertsio berriari buruzko aipamenak biltzen. Gida horrek, 2011ko bertsioaren arabera aldatu denak, mugak liberalizatzea proposatzen du eta atzerriko inbertsiogileei bidea erraztea hainbat sektoretan sartzeko: paper zerbitzuak, automoziorako elektronika, likoreak, metroa, merkataritza elektronikoa, finantzak, denda kateak, inportazio eta esportazioko merkatu-gaien eta beste zerbitzu batzuen ikuskaritza eta manufaktura sektore orokorrak.

Inportazioak indartzea
Estatu Kontseiluak Inportazioak indartzeari buruzko iritziak izeneko dokumentua argitaratu eta banatu zuen azaroaren 7an. Dokumentu horretan eskatzen da estrategia proaktibo bat hedatu eta inplementatu dadila inportazioak sustatzeko, merkataritza bultzatzeko, ingurune komertziala hobetzeko eta inportazio nahiz esportazioen garapen orekatu eta egonkorra sustatzeko batez ere inportazio eremu hauetan: goi-mailako teknologia aurreratuko ekipoak eta bere osagai garrantzitsuenak, kontsumorako produktuak, zerbitzu komertzialak, e.a.

Proiektu berriak Txinan zentral nuklearrak egiteko
Zentral elektriko nuklearrak eraikitzeko 3 proiektu aurkeztu zaizkio Estatu Kontseiluari eta baliteke hilabete honetan onartzea. 6 sorgailu nuklear izango lirateke, guztira 12.8 eta 15.3 bilioi euro inguruko inbertsioa eskatzen dutenak.

Barne kontsumoa sustatzeko taktika intentsiboak
Txinako Estatu Kontseiluak barne kontsumoa sustatzeko taktika intentsiboak jarri ditu abian 37 egunetan.
Urritik hona Estatu Kontseiluak 5 bilera exekutibo deitu ditu inbertsioen egonkortasuna eta barne kontsumoaren sustapena lantzeko. Horrez gain, 4 dokumentu argitaratu ditu barne merkataritza, logistika, kirol kontsumoa, zerbitzu teknologikoak eta inportazioarekin lotutako sektoreen garapena sustatzeko.

imagen spri internacionalización - ASIATxinak 40.000 milioi dolar esleituko dizkio Zetaren Ibilbideko Funtsari
2014/11/08 Bulego ekonomiko eta komertzialak Txinan
Xi Jinping presidenteak duela gutxi iragarri du Txinak 40.000 milioi dolar amerikar esleituko dizkiola zetaren ibilbidea garatzeko eskualdeko funtsari. Funts horren helburua da instrumentu bat izatea inbertsioak finantzatzeko azpiegituretan, lankidetza industrialean eta eskualdearen integrazioa hobetuko duten proiektuetan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke