SPRIren Kanpo Sarearen Albisteak

2014ko Azaroa 06,


Mikel Yang, SPRIk Txinan duen ordezkaritza bulegoko delegatuak, euskal enpresentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bidali digu.


oficina spri shanghai

SPRIk Shangain duen Ordezkaritza bulego berria martxan dago irailaz geroztik helbide honetan:

Add.: Rm.1706 Cross Tower, No.318 Fuzhou Road
Huangpu District, Shanghai 200001, P.R. China
Tel.: +86 21 61833601/3602  Fax: +86 21 61833606

Txinak atzerrian egiten dituen inbertsioak gorantz doaz
MOFCOMek (Txinako Merkataritza Ministerioak) kalkulatu duenez, Txinak atzerrian egin dituen inbertsioak %10 hazi dira 2014an eta 120 bilioi inguru USDetara iritsi dira, 12 urtetan %40 hazi direlarik (2002an 2.700 milioi USDekoak ziren). Urriaren 22an MOFCOMek  Atzerriko Inbertsioetarako Herrialde Lankideen Gida argitaratu zuen.

Txinak eta Errusiak gas naturalaren arloan daukaten lankidetzaren ondorioz indartu egingo da Pipeline ekipo eta produktuen eskaera.
Herrialde biek maiatzean sinatu zuten akordioak bultzaturik, eta Txinari  behar duen gas naturala hornitzen laguntzeko (guztira 400 milioi USDeko fakturazioa), askatu egingo da enpresen hodi-ekipo eta balbula eskaera, 5.000 km-tik gorako energia-hornikuntzako bideak eraikitzeko proiektuekin.

Proiektu berriak onartu dira.
National Development and Reform Comission erakundeak 8 proiektu garrantzitsu onartu zituen urriaren 22an. Urriaren 16an onartu zituen 3 proiektuak kontuan hartuta, astebetean Txinako Estatuak 11 proiektu handi onartu ditu, guztira 31,5 bilioi euro inguruko inbertsioa egingo duelarik. Proiektuak gehienbat burdinbide, aireportu, itsas portu eta antzeko azpiegiturak egiteko izango dira, beraz, seinale asmoa dela urteroko hazkundea (%7,5) piztu eta bermatzea, hirugarren hiruhilekoko hazkundeak ez dituelarik gainditu ezarritako helburuak  (%7,3).

Mugimendua sektore eolikoan.
Orain dela hilabete National Development and Reform Comission batzordeak planteatu zuen “OnLand” energia elektriko eolikoaren prezioa jaistea 2015eko ekainaren 30etik aurrera energia eolikoa ekoizteko proiektuetarako. Urriaren 22an inauguratutako China Wind Power 2014 azokan elkartu ziren Txinako merkatuko aerosorgailu ekoizle nagusiak, hala nola Vestas edo Goldwind, eta merkatu horretarako produktu eta estrategia berriak iragarri eta merkaturatu zituzten. Halere, sektoreko espezialistek diotenez, Txinako sektore eolikoa oraindik ez dago guztiz esnaturik.

“Free Trade Zone” gehiago irekitzea espero da Chonqing, Tianjin eta Fujian hirietan eta Guangdong probintzian.
China (Shanghai) Pilot Free Trade Zoneesperientziaren ondoren, ustea dago “Free Trade Zone” eremu gehiago zabalduko direla. Erreformen Talde Zentralak urriaren 27an egindako bere seigarren bileran Txinako Alderdi Komunistaren batzorde zentraleko idazkari nagusi eta Estatuko presidente Xi Jinping-ek azpimarratu zuen China (Shanghai) Pilot Free Trade Zone esperientzia beste eremu batzuetan erreplikatu eta sustatu litekeela. Guangdong probintziak eta Chongqing, Tianjin, Fujian eta beste hiri batzuek ere aurkeztu dute dagoeneko beren eskaera programa. Horien artean Tianjin hiria izan liteke iparraldeko lehenengo “Free Trade Zone” eremua.

SAIC (State Administration for Industry & Commerce of the People´s Republic of China) erakundea aztertzen ari da nola aplikatu “Hiru lizentzia Batera” hainbat probintziatan  
Merkataritza gaien sistema erreformatu ondoren, sozietate edo enpresa indibidual eskatzaileek “Hiru lizentzia Batera” eskuratu ahal izango dituzte (Merkataritza Lizentzia,  Zergen Erregistroko Ziurtagiria eta Antolakundeko Kodearen Ziurtagiria). Neurri horri esker asko azkartuko dira lizentziak eskuratzeko tramiteak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke