SPRILURek, Arabako Industrialdeak y Beterri Kostako Industrialdeak EMAS europar ingurumen-ziurtagiria eskuratu dute

2014ko Abendua 19,


SPRILURek, Arabako Industrialdeak eta Beterri Kostako Industrialdeak egin beharreko urratsak egin dituzte EMAS Europako Ingurumen Bikaintasun Araudian sartzeko. Izan ere, hiru erakunde horiek iragan urrian bukatu zuten EMAS ingurumen-ziurtagiria Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakundeen erregistroan sartzeko prozesua.  Hiru enpresa horiek sartu ondoren, honezkero 64 EMAS espediente daude indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan.


Eusko Jaurlaritzako SPRILUR sozietate publikoaren jardunaren ardatza poligono industrialen garapena sustatzea eta kudeatzea da, urbanizatutako lurzorua egokitzearen bidez eta pabilioi modularrak eta bulegoak eraikitzearen bidez; instalazio horiek beren enpresa-jardueretara egokitutako kokaguneak behar dituzten enpresetara zuzentzen dira, haien lehiakortasuna bultzatzea oinarrizko xedetzat hartuta.

Gainera, SPRILURek bazkide nagusi gisa parte hartzen du Industrialdeak deritzan Programan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal, Foru Aldundi eta eskualde-eragile publikoekin batera. Industrialdeak Programaren helburu nagusia da azpiegitura industrialen balioa nabarmentzea, lurralde-oreka eta jasangarritasun irizpideez, prezio lehiakorrekin, eta jabetza lortzeko formula finantzario malguak eskainiz. Horien artean, Arabako Industrialdea eta Beterri Kostako Industrialdea daude. Horiek biek beren ingurumen-ziurtagiria gehitzen diote Urola Garaiko Industrialdeak lortutakoari, eta horren bidez berresten da SPRILUR sozietate publikoak EMAS ingurumen-ziurtagiriaren eta Ingurumenaren kontserbazioaren alde egindako apustua.

Industrialdeek rol eredugarria jotzen dute beren jarduera gauzatzen duten poligono industrialetan. Horietako bakoitzak helburu espezifikoak ezarri ditu bere ingurunean sortzen duen inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin. Aplikatutako neurrien artean, azpimarratzekoa da CO2 xurgatzen duten zoladurak jarri direla, bizikletentzako aparkalekuak jarri direla industrialdera egunero lan egitera etortzen diren langileen mugikortasun jasangarria sustatzeko, edo liburuak jasotzeko edukiontziak jarri direla, haien berrerabilpenerako.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke