Sprilur-en negozio zifra %45 hazi da 2011rekin alderatuta

2013ko Martxoa 31,


– 2012an 12,1 milioi euro lortu ditu espazioen salmenta eta alokairutik.
– 23.306 m²ko lurzoru urbanizatuak eta industri pabilioiak merkaturatu ditu guztira.

2012an 17 enpresa berri aritu dira lanean Sprilur, S.A.k kudeatutako industrialderen batean. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikirik eta SPRI Taldean integraturik dagoen Industri Lurzorua Kudeatzeko eta Sustatzeko Sozietate Publikoak 23.306 m²ko azalera saldu edota alokatu du 2012an. Bizkaia eta Gipuzkoa izan dira eskaera handiena izan duten lurraldeak eta enpresa gehienak Errenteria, Erandio, Eibar eta Iruneko industrialdeetan kokatu dira.

2012ko negozio zifra 12,1 milioi eurora iritsi da salmentak nahiz alokairuak kontuan hartuta, eta horrek esan nahi du aurreko ekitaldiarekin konparatuta %45,7ko hazkundea erregistratu dela, 2011n 8,3 milioi euro lortu zirelako.

Sprilur-ek kudeatutako industrialdeetan kokatutako enpresak sektore anitzetakoak dira: esaterako, ikerketa arlokoak, oihalezko aplikazio berriak egiten eta garatzen dituztenak, makina erremintarako junta industrialak fabrikatzen dituztenak, galdaragintzan eta soldaduran dihardutenak, eta plataforma logistiko bat ere bai.

Salmentengatiko diru-sarrerak 11,6 milioikoak izan ziren, alokairuetatik berriz 0,5 milioi euro erdietsi ziren. Azken urteotan Sprilur-ek ikusi du enpresek industri lurzoru urbanizatuko lursail gutxiago eskatzen dituztela eta nahiago dituztela orain dela 4-5 urte eskatzen zirenak baino pabilioi modular txikiagoak. Bestalde, bulegoek ere harrera ona dute enpresen artean, eta jarduera ekonomikoetarako azpiegitura publikoen eskaintzan interesaturik agertu dira.

1995ean bere jarduera hasi zuenetik hona, 553 enpresa eta 8.089 langile instalatu dira Sprilur-ek sustatutako industrialdeetan.

Taldearen datu globalei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu enpresa-guneak sustatzen eta kudeatzen hasi zirenetik 2012ra arte, Sprilur eta Industrialdeak sozietateek 9.480.700 m² gordin, 2.304.283 m²ko industri lursail urbanizatuak, 942.936 m²ko pabilioi modularrak eta 159.360 m²ko bulegoak sustatu eta kudeatu dituztela. Sprilur-ek kudeatutako ehun bat enpresa-gunetan 25.115 langile enplegatzen dituzten 2.024 enpresa daude instalatuta.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke