SPRIko Aitor Cobanerak dio espezializazio adimendunean oinarritutako industriak pisu handiagoa izan behar duela Euskadiren etorkizunean

2014ko Urria 30,


– Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria Eusko Jaurlaritzaren ordezkari aritu da gaur eta bihar Bilbon ospatuko den ADP Kongresuaren inaugurazioan

– Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Arantza Tapia sailburuaren agurrik beroena helarazi du, Mexikorako bidaia batean daudelako


Aitor Cobanera

Aitor Cobanera

SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, Aitor Cobanera, sinetsirik dago Euskadiren etorkizunean “industriak pisu handiagoa izan behar duela ekonomi susperraldiaren eragile bezala, eta enpresa lehiakortasunak, ekonomiaren egiturak eta hiritarren ongizateak bermatuta egon behar dutela”. SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren ordezkari aritu da Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartearen Kongresuaren (ADP) inaugurazioan, zeina gaur eta bihar ospatuko baita Bilbon.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiaren agurrik beroena helarazi die antolatzaile eta bertaratuei: “eurak ordezkatzeko nago gaur ni hemen, Mexikon baitaude bisita instituzional batean. Bisita instituzional hori bidaia ekonomiko bat da,  helburutzat duena euskal enpresentzako negozio aukerak indartzea”.

Bestalde, Aitor Cobanerak adierazi du Kongresuaren leloa –Berrindustrializatu irabazteko- “oso egokia dela, azken urteotan sektoreak asko eboluzionatu duelako eta, batez ere, garrantzia hartu  eta aberastasuna eta ongizatea eman dielako ekonomia garatuenei”.

“Hain zuzen –erantsi du—Euskadin Irabazteko Berrindustrializatzen dugu, eta espezializazio adimendunaren aldeko apustua egiten dugu, zeinaren lehentasunak baitira gure enpresa gaitasunak, gure gaitasun zientifiko-teknologikoak eta potentzial handiagoko aukera eremuak”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke