SPRIk ugaritu egin ditu euskal enpresei nazioartekotzeko eskaintzen dizkien zerbitzuak

2014ko Abendua 05,

spri_internacionalización_mapa-intergune

SPRIren kanpo sareak bere zerbitzua zabalduko die jomuga herrialdeetan dauden euskal enpresez osatutako partzuergoei

Katalogo berriak bere baitan biltzen ditu banatzaileen jarraipena egitea, azoketan presentzia izatea eta proiektu multilateraletarako laguntza ematea.

SPRIk 676 enpresak bultzatutako 1271 proiektu babestu ditu 2012tik


SPRI Taldeko Nazioarte Sailak ugaritu egingo ditu euskal enpresei nazioartekotzeko eskaintzen dizkien zerbitzuak. Hala, jomuga herrialdeetan dauden euskal enpresen partzuergoei lagunduko die Kanpo Sarearen bitartez. Euskal enpresen proiektuen banatzaile, ordezkari, eta abarren jarraipena egingo du askoz jota sei hilabetez, azoketan parte hartuko du euskal enpresen izenean, eta beste zerbitzu batzuk ere eskainiko ditu, balioa ematen dietenak SPRIk bere kanpo sarearen bitartez eskainitako laguntzei.

SPRIk berriro diseinatu du nazioartekotzeko laguntza zerbitzuen katalogoa, hala, balio erantsia emango dioten zenbait ekarpen egingo ditu eta orain arteko eskaintza osatuko dute. Atzerrira irteteko enpresa partzuergoaren kasuan, hots, nazioartean zabaltzeko proiektu bateratu bat duten euskal enpresez osatutako partzuergoen kasuan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak dagoeneko eskaintzen duen programaren osagarri bezala Kanpo Sarearen jomugako zerbitzua eskainiko da. SPRIk jomuga herrialdean dituen ordezkarien babesa eta laguntza teknikoa jasoko dituzte.

SPRIk beste zerbitzu bat ere emango die atzerrian beren proiektuak gauzatzen ari diren euskal enpresei, eurekin lanean ari diren banatzaile eta ordezkarien aldi-baterako jarraipena eskaintzen baitie. Hala, enpresek balio erantsi bat izango dute beren proiektuak jarraipen zorrotzagoa izango dutelako eta hori lagungarri izango zaie proiektuaren garapenean.

Zerbitzuen katalogo berrian bada azpimarratzeko moduko beste nobedade bat: SPRIk azoketan parte hartuko du euskal enpresen izenean, euskal enpresa-sareari eskaintza zabal eta osoagoa egiteko eta euskal enpresen zerbitzu eta produktuek presentzia izan dezaten eurentzat interesgarriak diren nazioarteko foro sektorialetan.

Nazioartekotzeari laguntzeko proposamen berrian, eta zehazki proiektu multilateralen arloan, hainbat formula ixten ari dira SPRIren bidez lehen eskuko informazioa eskuratzeko (informazio zentro homologatua baita) eta askotariko organismoek bultzatzen dituzten nazioarteko proiektuetan parte hartu ahal izateko: Amerika Arteko Garapenerako Bankua, Munduko Bankua, FINDETER, CAF, e.a.

Azken hiru ekitaldiotan, 2012tik gaur arte, SPRIk 676 enpresaren 1.271 proiektu burutu ditu. Laguntza hori SPRIk berak ematen du Kanpo Sarearen bidez, zeinak zerbitzuak eskaintzen baitizkie euskal enpresei 74 herrialdetan, eta horietatik 14tan ordezkaritza propioarekin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke