SPRIk enpresa digitalizatzeko laguntzak azalduko ditu CEBEKen jardunaldi batean

2014ko Iraila 04,


ETE eta autonomoei zuzendurik dago eta Bilbon (Kale Nagusia, 50) izango da irailaren 16an.
Hauek dira aurkeztuko diren programak: +digital@, Enpresa Digitala, Barnetegi Teknologikoa eta, besteak beste, Mikro-enpresentzako IKT aplikazioak.


SPRI-Enpresen Garapenerako Agentziak CEBEKek antolatutako jardunaldi monografiko batean parte hartuko du azaltzeko zein laguntza-programa eta zerbitzu eskura ditzaketen enpresek Informazio eta Komunikazio Teknologiak beren erakundeetan sartzeko. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatzen ditu eta SPRIren bitartez kudeatzen dira.

CEBEK-Bizkaiko patronalak sustatu eta antolatu duen jardunaldi hau Bilbon egingo da irailaren 16an. Parte hartzen duten ETE eta autonomoek bertatik bertarako informazioa jasoko dute SPRIk bultzatzen dituen ekimen hauei buruz:

“+digital@” programa bere bi ataletan: enpresei zuzendutakoa eta elkarteentzat diseinatutakoa. Parte-hartzaileek ikasiko dute nola parte hartu Enpresa Digitala zentroek garatzen dituzten jardueretan. Baita ere jakingo dute zein eduki garatzen diren Barnetegi Teknologikoetan IKTak ezagutzeko kontzeptu desberdin baten bidez. Mikro-enpresentzako IKT Aplikazioak programako arduradunek beren ekimenaren berri emango dute, zeinak dagoeneko 200dik gora aplikazio aztertu eta bildu baititu (gehienak doakoak) kolektibo bakoitzaren (merkataritza, ostalaritza, tailerrak…) premia eta jardueren arabera. Programa horrek, gainera, prestakuntza modulu pertsonalizatua barne hartzen du.

Bestalde, SPRIk KZgunea zentroko sareen doako prestakuntzaz hitz egingo du eta Euskadiko berrikuntzaren ataria (www.euskadinnova.net) zein erabilgarria den erakutsiko du. Laguntzei buruzko azalpenak amaitzeko, Metaposta sistemaren onurei buruz mintzatuko dira. Jardunaldia bukatzean mahai-inguru bat egingo da SPRIko ordezkarien eta bertaratutako enpresen artean, zalantza guztiak argitzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke