2016ko “Barnetegi Teknologikoa” ekimenaren barruan 5 barnetegi antolatu dira Gasteizko Mercedes-Benzentzat

2016ko Otsaila 11,

spri_tics_barnetegi_teknologiko
Barnetegi Teknologiko

SPRIk hiru motatako barnetegi teknologikoak eskaintzen ditu: Industria 4.0, teknologikoa eta turismoarekin lotutakoa. Basquetour, EUDEL, Mondragon Korporazioko kooperatibak, Elkargo Profesionalak, AFM, Hekimen eta beste hainbat elkartu ziren BT 2015 edizioan. 6.000tik gora zuzendaritza-karguk parte hartu dute barnetegietan.

 

SPRIk Industria 4.0 modalitateko 5 barnetegi antolatu ditu, Gasteizko Mercedes-Benzeko zuzendaritza-karguei ezagutarazteko zeintzuk diren industria adimendunarekin lotutako joera teknologikoak. SPRIk “Neurriko” barnetegiak eskaintzen dizkie euskal enpresei “Barnetegi Teknologikoa” ekimenaren barruan. Bada parte-hartzeko bigarren modalitate bat ere, alegia formatu irekiko barnetegia, non edozein zuzendaritza-karguk parte har baitezake.

 

4.0 Industria Barnetegia dugu SPRIren 2016ko deialdiaren nobedade nagusia, eta aurtengo edizioan eduki berrituekin dator 4.0 industriara zuzendutako joera teknologikoen merkatuko eboluzioa islatzeko.  Bereziki diseinatuta dago parte-hartzaileak egun bakar batean ezagutu ditzan industria adimendun bat eraikitzeko onuragarriak izan daitezkeen teknologiak, hala nola: software garapena, datuak masiboki aztertzeko eta biltegiratzeko sistemak, sentsoreak eta elektronika sartzea produkzio prozesuetan elkarreragiten duten elementuetan eta prozesu horietatik eratorritako produktuetan, gizakiaren eta makinaren arteko bizikidetza eta informazio aberastua izatea erabaki hobeak eta egokiagoak hartzeko.

 

2016. urteko barnetegi teknologikoak hiru motatakoak izango dira: Barnetegi Teknologikoa-Industria 4.0, Barnetegi Teknologikoa-IKTak (Lankidetza Tresnak, Zaintza Teknologiko-Lehiakorra, CRM-Bezero prozesuen hobekuntza, Ospearen kudeaketa online, Lana Lainoan, Webaren Nazioartekotzea, e.a.) eta Barnetegi Teknologikoa-Turismoa, sektore horretarako neurrira prestatutako gaiak eskaintzen dituena.

 

6.000tik gora zuzendaritza-karguk parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez abiarazi dituen barnetegi teknologikoetan. Hona hemen 2015eko edizioan neurrira prestatutako barnetegietan parte hartu zuten enpresa eta erakunde batzuk: Basquetour, EUDEL, Mondragon Korporazioko kooperatibak, Elkargo Profesionalak, AFM eta Hekimen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke