SPRI. Ostegun Digitalak Amurrion berriz

2014ko Otsaila 07,


Amurrio Bidean-ek aurten berriz jarraituko dio SPRIren “Enpresa Digitala” ekimenari laguntzen; enpresa-munduan IKTren erabilera sustatzeko ekimena da. Urtearen lehen erdialdean bi jardunaldi eta hiru tailer egingo dira. 


 

Saio horiek, e-commerce edo merkataritza-lanari laguntzeko plataformen ingurukoak izango dira, gero eta garrantzitsuagoak baitira saltzeko tresna gisa.  Batez ere, lanean diren pertsonentzat dira, baina lekurik badago, langabetuek ere izena eman ahal izango dute.  Aialako biztanleek eta emakumeek izango dute lehentasuna.

Amurrio Bidean Amurrioko Toki-garapenerako Agentziak, LanIN proiektuaren esparruan —2007-2013 PO FSE Enplegu Estrategikoen Proiektuak finantzatu du hori—, hamar industria eta zerbitzu aurreratuetako enpresarekin egin du lan jakitearren zer eskumen jotzen dituzten ezinbestekotzat geroko enpleguetan eta, beraz, zein eskumen indartu beharko diren udalerrian enpresa-ehuna lehiakorra lortzeko.  Lan horren ondorioz, datozen bi urteetan ondoko eskumenak indartu beharko direla jakin dute:

Zeharkako eskumenak

– Talde-lana eta denon lidergoa.

– Merkataritza-gaitasunak:  harremanen sarea eta marketin eta publizitatea.

– Barne komunikazioa.

– Bezeroarekiko orientazioa

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT).

 

Eskumen teknikoak

– Etengabe hobetzea.

– Kalitatearen kontrola eta ziurtagiriak.

– Energia-eraginkortasuna.

– Soldadura erdiautomatikoa.

– Planoen interpretazioa.

– Marrazketa teknikoa.

– ZKK programatzea, erabiltzea eta mantentze-lanak egitea.

 

Eskumen teknologikoa, merkataritzarako gaitasunekin, marketinarekin eta publizitatearekin batera, landu egingo dira Ostegun Digitalen bidez.  Horretarako, Amurrio Bideaneko IKT gela egokitu dute beste informatika-ekipo berri batzuekin.

IKTk oso erritmo bizian egiten dute aurrera, eta horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta egunean egoteko, beharrezkoa da etengabe trebatzea.  Urtearen lehen erdialdean ondoko ekintzak egingo ditugu:

 

“Interneten saltzea: arrakastarako 8 giltzarriak” jardunaldia (martxoaren 6an)

“SEO. Bilatzaileetan kokatzea” tailerra (martxoaren 20 eta 21ean)

“Facebookeko aplikazioak promoziorako eta marketinerako” tailerra (apirilaren 3, 4, 10 eta 11n)

 “Google Analytics-i buruzko sarrera” tailerra (martxoaren 22 eta 23an)

“Email marketinaren funtsezko ezaugarriak” jardunaldia (ekainaren 19an)

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke