SPRI Taldeak Finlandiako 22 goi-karguren bisita jaso du

2017ko Martxoa 21,

Finlandia provincias
Finlandiako herrialdeak.

Finlandiako ordezkaritza Euskadira etorri da, bertatik bertara ezagutzera euskal industriaren egungo egoera eta eraldaketa ekonomikoak bildutako arrakastaren gakoak.

 

SPRI Taldeak, Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak, Finlandiako hainbat probintziatako 22 goi-karguren bisita jaso du. Finlandiako ordezkaritza Euskadira etorri da, bertatik bertara ezagutzera euskal industriaren egungo egoera eta azken urteotako eraldaketa ekonomikoak bildutako arrakastaren gakoak.

Harrera-ekitaldian, SPRIko Invest In The Basque Country eremuko arduradun Marian Ibarrondok aurkezpen bat egin zuen azaltzeko nolako lana egin den zuzeneko atzerriko inbertsioa erakartzeko eta zeintzuk diren euskal ekonomiako industria sektore garrantzitsuenak, orobat aipatu zuelarik Finlandiako zenbait enpresak sektore horietan duten presentzia.

Finlandiako ordezkaritzako kideek interes handia agertu zuten sakonago ezagutzeko Euskadiko kluster-sarearen historia eta egungo egoera, eta baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko autogobernuaren berezitasunak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke