SPRIk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astean parte hartuko du bere Nano estrategiarekin

2013ko Azaroa 07,


–      Going Local ekimena eta, batez ere, Berrikuntzako Europako komisarioak hilaren 12an Euskadira egingo duen bisitaldia izango dira Eusko Jaurlaritzak “Astea-The Week” izeneko ekitaldian izango duen parte-hartzearen ardatzak.

 SPRI-Enpresa Garapenerako Agentziaren menpeko nanoBasque agentziak CIC nanoGUNErekin, Donostia International Physics Center-ekin, Materialen Fisika Zentroarekin eta Euskampusekin (UPV-EHE) batera antolatu du “PLAYnano: Jokatu eta erabaki” tailerra, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak zuzentzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan.

Hilaren 11n Going Local ekimena antolatuko da Bilbon. Europako Agenda Digitalaren barruan egingo den jardunaldi horrek tokiko, Estatuko eta Europako agintariak elkartuko ditu, beren estrategiak aurkeztu ditzaten eta IKTen egungo zein etorkizuneko egoerak aztertu ditzaten.  Bestalde, hilaren 11n eta 12an Europako Berrikuntzako komisario Maire Gheoghegan-Quinn-ek bisitaldi bat egingo du Euskadira. Bi hitzordu horiek izango dira Eusko Jaurlaritzak “Astea-The Week” izeneko ekitaldian izango duen parte-hartzearen ardatzak.

Tailerra datorren ostiralean (hilaren 8an) izango da 18:00etan, Donostiako Zientzia Astearen karparen tailer-gunean. PLAYNano Europako ekimen oso arrakastatsu batean (Play&Decide) oinarriturik dago, zeinetan hiritarrek eztabaidatzen baitute zein eragin izan duen teknologiaren aurrerapenak beren bizitzetan.

Mahai-joko bat da eta parte-hartzaileek, 6-8 pertsonako taldetan banaturik eta dinamizatzaile batek gidaturik, eztabaidatu beharko dute zein galdera sortzen dituen gizartean nanoteknologiaren aurrerapenak eta zein den gizarteak haren garepenean izan beharko lukeen esku-hartzea. Helburua da hiritarrak informatzea, hitz egin dezatela, iritzi desberdinak entzun ditzatela eta taldekako erabaki bat har dezatela nanozientziari eta nanoteknologiari buruz.

Bilbao, 2013ko azaroaren 7

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke