SPRIk jardunaldi bat antolatu du enpresei “interneten harreman publikoak egiten” laguntzeko

2013ko Otsaila 25,


– Sare sozialetako aditu Victor Puig-ek gure negozioari interesatzen zaizkion pertsonak identifikatzeko eta haiekin harremanetan jartzeko giltzarriak emango ditu.
– Bilera sare sozialetan sartzen hasi diren profesional eta enpresei zuzenduta dago.
– Araba Enpresa Digitalak sustatutako jardunaldi hau otsailaren 27an izango da Miñaoko Teknologi Parkean.

Datorren otsailaren 27an Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Garapen Agentziak (SPRI), “Harreman publikoak interneten, nola identifikatu eta tratatu interesatzen zaizkigun pertsonak” jardunaldia antolatu du Enpresa Digitala ekimenaren bidez. Jardunaldi horren bitartez profesionalei eta enpresei lagundu nahi zaie sare sozialetan identifika dezaten zein izan daitekeen interesgarria Interneten beren negozioa bultzatzeko. Topaketa Interneteko harreman publikoen mapa diseinatzeko gida bat izango da, esperientzian eta kasu errealetan oinarritutako jarraibideez osaturik egongo dena.

Jardunaldia lagungarria izan liteke sare sozialetan sartzea erabaki duten eta pertsona egokiekin harremanetan nola jarri ez dakiten enpresentzat; ez soilik bezeroekin, baizik eta batez ere beren sektoreko iritzi liderrekin, zeintzuk ez baitira berdinak izaten sarean eta saretik kanpo.

Jardunaldian aztertuko da nola bilatu bezero potentzialak sare sozialetan eta baita ere ikusiko da zertan ari diren gure lehiatzaileak ingurune horretan, hala jakin ahal izango dugu ekintza horiek negozioan laguntzen duten ala ez.

Victor Puig, jardunaldia eskainiko duen sare sozialetako aditua, komunikazio interaktiboko eta onlineko ospearen arloko aholkularia da. 1996tik bere lan esperientziak lotura zuzena du Internetekin, ardura gero eta handiagoak izan dituelarik negozio eredu desberdinetako enpresetan: editorialen sektorean (Revista Web, La Vanguardia Publicaciones), atari generalistetan (Excite), e-commerce (BOL, Bertelsmann Online) eta multimedia atari bertikaletan (MTV, ParamountComedy, Nickelodeon), bilatzaileetako marketin agentzietan (Overalia)… Gainera, Espainian onlineko marketinarekin lotutako hainbat forotan parte hartu du: FICOD, OME, E-CommRetail, Search Congress, Internet Kongresua, Mediterraneoko Internet Kongresua, B-Web eta Campus Party.

Ekitaldia goizeko 9:30ean hasiko da Miñaoko Teknologi Parkean eta 13:30ean amaituko da. Lau ardatzen inguruan egituratuko da: Sare sozialen zein nahasketa erabili beharko nuke? Zeintzuk dira sare sozialetan jarraitu behar ditudan argibideak? Nola jakin dezaket nor den onlineko erreferentzia gai zehatz bati buruz? eta Harreman publikoak blogekin: planifikatu ekintza bat. Jarduera hau Araba Enpresa Digitala ekimenaren barruko hedapen ekintzetako bat da eta doakoa da aurretik izena ematen bada www.euskadinnova.net atarian.

Zer da Enpresa Digitala?

Enpresa Digitala ekimena 2002an sortu zen, hainbat jardueraren bidez ezagutzera emateko zeintzuk diren IKTek euskal enpresa sareari, batez ere, mikroETE eta autonomoei dakarzkieten abantailak. Zentro bana dauka Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako teknologi parkeetan eta beste bat Garaia Berrikuntza Gunean (Arrasate).

Enpresa Digitalaren helburu nagusia da euskal enpresa eta profesionalen digitalizazioa sustatzea eta bultzatzea hedapen, prestakuntza eta informazio jardueren bidez. Hala, 2012an Bizkaia Enpresa Digitala zentroak 59 jarduera antolatu ditu (1.483 parte-hartzaile), Garaia Enpresa Digitalak 39 ekintza (1.127 parte-hartzaile), Araba Enpresa Digitalak 55 ekitaldi (1.157 parte-hartzaile) eta Miramon Enpresa Digitalak, 63 jarduera (2.177 parte-hartzaile).

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke