SPRIk hitzarmen bat sinatu du LHko 24 gaztek praktikak egin ditzaten Alemaniako enpresetan

2013ko Maiatza 07,


– Alemaniako 21 enpresak (besteak beste, Daimler, S+G Automobil eta Roland Fitterer-ek) Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako 24 gazte hartuko dituzte hiru hilabetez.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak hitzarmen bat sinatu du Alemaniako Merkataritza Ganberarekin SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bitartez. Hitzarmen horren bidez Euskadiko LHko ikastetxeen sareko 24 gaztek hiru hilabeteko praktikak egingo dituzte Alemaniako enpresetan. Hitzarmen horren helburua da euskal gazteei lan aukera bat ematea beren prestakuntza eta nazioarteko gaikuntza hobetu dezaten.

Proiektu honetan parte hartzeko aukeratutako gazteek LHko ikastetxe publiko zein hitzartuetan ikasi dute eta goi-mailako titulazioa lortu dute adar hauetakoren batean: Informatika, Elektronika, Elektrizitatea, Industri Mekanika, Mantenimendu Mekanikoa – Mekatronika, Mekanizatu bidezko fabrikazioa, Kudeaketa Komertziala eta Marketina.

Alemaneko 400 orduko ikastaro trinkoa egin ondoren, joan den astean 20-26 urte bitarteko euskal gazte horiek Alemaniara joan ziren Alemaniako enpresetan beren praktikaldia egitera.

Praktikaldia 2013ko maiatzetik uztailera izango da eta aukera emango die hautagaiei lehen eskutik ezagutzeko nolakoa den Alemaniako enpresen lan egiteko modua, gainera, esperientzia paregabea izango da lan merkatuan sartu behar dutenerako.

Hautagaiek Alemaniako enpresa hauetan egingo dituzte praktikaldiak: S+G Automobil, Smartthouse media, Prometall, Techno-Plastic, Daimler, Elektror airsystems, Neugart eta, besteak beste, Autohaus Gäckle.

Denak ere, erreferentziazko konpainiak beren sektoreetan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke