Spri .eus domeinuaren aitzindaria

2014ko Ekaina 26,


foto spri - logo .eus

Spri, enpresa-garapenerako euskal agentziak .eus domeinua du hemendik aurrera eta, honenbestez, .eus domeinua izango duten aitzindarien taldean dago.

ICANN –Internet Corporation for Assigned Names and Numbers- erakundeak 2013.urtean onartu zuen .eus domeinua, urteetako prozesu baten ondoren. PuntuEus Fundazioa izan da, hain zuzen ere, prozesu luze hori aurrera eraman duena ICANN erakundearen aurrean eskaera aurkeztu eta bideratuz. Iazko ekainaren 14ean iritsi zen ICANNen onarpena eta ordutik hona baldintza tekniko eta administratiboak prestatzeari ekin dio PuntuEus Fundazioak.

Orain .eus domeinua ezarri eta erabiltzen hasteko unea iritsi da. 90en bat erakundek osatzen dute, hemendik eta urte amaierara .eus domeinua izango duten aitzindarien taldea, Fundazioak burututako aukeraketa prozesuan erabakitakoa. Spri, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpe dagoen enpresa-garapenerako euskal agentzia aitzindarien taldean dago, horrenbestez www.spri.eus izango da, hemendik aurrera, bere webgunearen helbidea.

.eus domeinua hizkuntza normalkuntzarako mundo mailako tresna izango da, Interneten euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen lagunduko duena.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke