SPRIk 24 ordenagailu emango dizkie Bermeoko sutean kaltetutako familiei

2013ko Urria 04,


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatutako ekimen hau PC Lagun proiektuaren bidez gauzatuko da, zeinaren helburua baita enpresek eta partikularrek emandako ordenagailuak berrerabiltzea, egokitu ondoren kolektibo kaltetuei emateko.

SPRI akordio batera iritsi da Bermeoko udalarekin, 24 ordenagailu -beren software eta guzti- lagatzeko Bermeon apirilean gertatutako hondamendian kaltetutako familiei. Ordenagailu horiek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren PC Lagun proiektuaren bidez lagako zaizkie, zeinaren helburua baita eten digitala desagerraraztea eta informazio teknologien (IKT) arloko sostengarritasuna lortzen laguntzea. Reciclanet Hezgarri Elkarteak kudeatzen du PC Lagun proiektua.

PC Lagun ekimenaren xedea da berriro egokitzea gailu informatikoak berriztatzen dituzten enpresa, administrazio edo partikularren ekipoak, euren jabeek emandakoak. Ordenagailu horiek berrikusi egiten dira eta erabili daitezkeela egiaztatu ondoren, software librea jartzen zaie gehien behar duten kolektiboek berrerabil ditzaten kostu minimo batekin. Prozesu horrek merkatura itzultzen ditu ekipo berrerabiliak, Europar Batasunak eskatzen duen bezala, konponbideak eskainiz sostengarritasun politika aplikatzeko funtsezkoak diren berrerabilpen eta birziklapen arloetan.

Gainera, ekimen honi esker ekipoak eman dituztenek uneoro jakin dezakete zien den ordenagailuek egin duten bidea eta azkenean izango duten jomuga. 2013an hauek izan dira ekimen honetarako ekipamendua eman duten erakundeak: UPV/EHU Deusto-Donosti, Ikerlan, Mutualia, Oocl-Spain, Kernet, Jotamasge, Leioako Pro-Sahara elkartea, ELA sindikatua, Servicios Creativos Bostnan, Zornotzako Udala, Zabalburu ikastetxea, Gaiker, Fives Stein Bilbao, Adegi, Urretxindorra, Redytel, Ceia, Kernet, Lauro ikastola, Eredu, Datinet, PC Box Baralkaldo, Sic, Prodycsa, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola (UPV/EHU), UPV/EHU Zientzia eta Teknologia-Leioa, Ares, Asemas elkartea, Biziz-Bizi elkartea, Assasan elkartea, Bic-Berrilan, Kzgunea eta partikular batzuk.

Hauek dira berrikusitako eta software berriarekin atondutako ekipoak jaso dituzten erakundeak: Bermeoko hogeita lau familia kaltetuak, Eibarko Mujeres al Cuadrado elkartea, Laudioko ASASAN elkartea, Bilboko BIZIZ-BIZI elkartea, Regenauto de Navarra, Envío Senegal, Hegoetxea elkartea, Gasteizko Saregune elkartea, Argia Fundazioa, Ko-entzutearen aldeko elkartea, Mungiako Butroi Bizirik elkartea, Bizkaiko Futbol Federazioa, Elan-Euskadi elkartea, Ellacuría fundazioa, Gaiker eta beste partikular batzuk.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke