SPRI atzerrian. Martxoko bigarren astea

2016ko Martxoa 11,

spri_internacionalizacion_red exterior de spri

 

SPRIren Singapurreko bulegoa “Propak Vietnam 2016” azokan izan da

 

Hilabete honetan egin da Ho Chi Minh hirian Propak Vietnam 2016, prozesamendu eta ontziratze industriari buruzko Vietnameko ekitaldi handienaren hamaikagarren edizioa. Aurtengo edizioa izan da orain arteko handiena, 370 enpresa eta 7.500dik gora parte-hartzaile bildu direlarik. Azokan pabilioiak izan dituzte Alemaniak, Austriak, Italiak, Japoniak, Taiwanek, Singapurrek eta Thailandiak. SPRI Singapur bulegoak ere bisitatu du azoka, euskal enpresekin batera.

Vietnamek merkataritza libreko hainbat hitzarmen ditu sinaturik Pazifikoko herrialdeekin. Gainera, PwCk dioenez, hemendik eta 2050era arte hiru herrialdek bakarrik izango dute %5etik gorako BPGaren batez besteko hazkunde-tasa erreala, eta Vietnam da horietako bat.

 

cinonalizacion_vietnam feria propak

Propak Azoka.

 

Vietnameko elikagai prozesatuen industria hamargarrena da mundu mailan gehien esportatzen dutenen artean. Hala, industria horrek munduko hiru merkaturik handienetan sartzea lortu du: Europar Batasunean, Estatu Batuetan eta Japonian.

Elikagai prozesatuen industriaren barruan, arrantzaren sektorea abangoardiakotzat jotzen da prozesamendu-lineen eta -ekipoen modernizazioari eta industrializazioari dagokionez. Izan ere, Vietnameko arrain prozesatzaileak gogor lehiatu beharrean aurkitzen dira errenta altuko nazioarteko merkatuetara esportatzen dutenean.

Horren ondorioz, Vietnamen elikadura-industriako makina eta ekipoen eskaera handia dago, eta makina hornikuntza hori ezin da estali tokiko industriarekin. Horrek aukera berriak zabaltzen ditu euskal industriarentzat.

Gainera, SPRIren Singapurreko bulegoa Vietrade-ko (merkataritza sustatzeko gobernuaren agentziako) zuzendariarekin elkartu zen Ho Chi Minh hirian, euskal enpresek Vietnamen izan ditzaketen negozio aukerak aztertzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke