Sistema ziberfisikoek industrian duten eginkizuna, aztergai

2017ko Urtarrila 19,

Sistema ziberfisikoen bitartez sistema informatikoek edo gailu elektronikoek elkarrekintzan jardun dezakete egiazko elementu fisikoekin

Tecnalia arlo honetako ikerketa-lehentasunak identifikatzeko proiektu europar batean parte hartzen ari da

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoa, industria-fabrikazioari atxikitako sistema ziberfisikoen (CPS, inglesezko siglen arabera) eginkizuna aztertzeko bide-orria lantzea xede duen proiektu europar batean parte hartzen ari da.

 

Sistema ziberfisikoak deritzen mekanismoen bitartez, sistema informatikoek edo gailu elektronikoek elkarrekintzan jardun dezakete egiazko elementu fisikoekin. Mekanismo horiei gehitu zaizkien gaitasunei esker, makina-erreminta bat kontrola daiteke, horren errendimendua optimizatu edo egoera monitorizatzeko, besteak beste.

 

Aurtengo urtarrilean amaituko den sCorpius proiektu europarrak industria-fabrikazioko sistema ziberfisikoen bilakaera aztertu du, etorkizunean izango dituzten eginkizunak aurreratuz. Proiektuaren ondorioz, arlo honetako ikerketa-lehentasunak identifikatzen lagunduko duen bide-orria osatu da.

 

Tecnaliarekin batera, Siemens, Bosch, Holonix, Supsi eta Fondazione Politecnico Milano enpresa eta erakundeek ere parte hartu dute proiektu honetan.

 

Horizon 2020 programari atxikitako sCorPius proiektuak 2015. urtearen hasieran abiatu eta Europar Batasunak emandako 610.000 euroko finantzaketa lortu du.

 

 

Tecnaliak sistema ziberfisikoen inguruan eskainitako aurkezpena, Basque Industry 4.0 ekitaldian



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke