ES | EU


2016ko Otsaila 11


Joan den urteko esperientziak lortu duen arrakasta eta gero, 2016. urtean ere euskal enpresetan barne-ekintzailetza sustatzeko askotariko jarduerak egingo ditugu. Datorren otsailaren 24an aurkeztuko dugu aurtengo programaren nondik norakoa, Gipuzkoako Bazkundearen Donostiako egoitzan egingo den ekitaldian, eta bertan aurreikusitako agenda partekatzeko aukera izango dugu. Bertara etortzeko asmoa baduzu, mesedez, kontsultatu egitaraua eta izena eman.

2015. urtean 36 enpresek baliatu dute  Up!Euskadi Ekimenak eskaintzen duen akonpainamendu aditua barne-ekintzailetza sustatzeko eta 100 enpresa-zuzendarik parte hartu dute goi-prestakuntzako jardueratan. Aurten, gainera, indartu egiten da jardunbide hau; besteak beste, eragile kolaboratzaile gehiago izango da (kluster, merkataritza-ganbara, enpresa-elkarte eta abar) eta 18 enpresa eragilek parte hartuko dute beren ezagutza eta esperientziak partekatzeko eta bertako start-up direlakoekin beren enpresa-erronkak lantzeko.

Datorren otsailaren 24ko aurkezpen-ekitaldian erakundeetako ordezkariak izango dira (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Saila eta Foru Aldundiak), eta Ekimenarekin bat egiten duten enpresetako zuzendaritza kideak barne-ekintzailetzak berarekin dakartzan erronkak eta aukerez arituko dira mahai-inguruan. Horrez gain, Telefonica enpresako kasua ere ezagutuko dugu, bertako “Head of Innovation Portfolio” den Susana Juradoren eskutik.

Izen ematea hemen