ISS Biodonostiak 20.000 euroko beka lortu du bularreko minbiziari buruzko proiektu baterako

2015ko Azaroa 19,

Spri_financiacion_Biodonostia
Biodonostiaren ikerketak FSEOM/FontVella bekaren barruan lortuko du dirulaguntza

Espainiako Onkologia Medikoaren Elkarteak (SEOM) 20.000 euroko beka eman dio IIS Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak abian duen bularreko minbiziari buruzko ikerketa-proiektu bati.

“Bularreko minbizi hirukoitz negatiboan diana terapeutiko berritzat edo kimioterapiarekiko erresistentzia prediktoretzat jo daitekeen M onkostanika errezeptoreari buruzko ikerketa” deritzon proiektuak FSEOM/FontVella bekaren barruan lortuko du aipatutako dirulaguntza.

Ekimena IIS Biodonostiako bularreko minbiziari buruzko ikerketa-taldearen arduradun Isabel Álvarezek eta IIS Biodonostiako Hemato-Onkologiako taldean Ikerbasqueko ikertzaile lanetan dabilen María M. Caffarelek zuzendu dute.

Bularreko minbizia dugu gaixotasuna onkologikorik ohikoena emakumeen artean, baina hilkortasun-tasa dexente murriztu da azken urteotan, diagnostiko goiztiarreko programei eta tratamendu eraginkorrei esker.

Gaixotasuna, ezaugarri biologiko desberdinak eta pronostiko eta tratamendu desberdinak dituzten tumoreen talde heterogeneo batek osatzen dute. Horien artekoak ditugu tumore hirukoitz negatiboak deritzenak, gainontzekoak baino askoz oldarkorragoak. Kimioterapia da, momentuz, horiei aurre egiteko tratamendu eraginkor bakarra.

Ikerketa-proiektu honen bitartez, bularreko tumore hirukoitz negatiboetan gertatzen diren kimioterapiarekiko erresistentzia-mekanismo batzuk ulertu nahi dira, horiei aurre egiteko terapia espezifikoak diseinatzen laguntzeko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke