Eusko Jaurlaritzak eta SPRI-k “Kluster Eguna” abiaraziko dute, kluster-politikaren 25.urteurrena baliatuz

2015ko Iraila 18,

spri_ris3euskadi_basque_cluster_day
Topaketaren logoa.

Lankidetzaren bidez lehiakortasuna hobetzeko betebeharrean oinarrizko gaiei buruzko gogoeta egitea du helburu Jaurlaritzak, Euskadin dauden klusterrak topaketa honetan bilduz. Urriaren 21ean, Bilboko Alhondegian egingo da “Kluster Eguna” eta parte-hartzaileen artean egongo dira, besteak beste, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailburua, SPRIko Zuzendari Nagusia, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko (Deustuko Unibertsitatea) eta Harvard Unibertsitateko ordezkariak. Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-politikaren 25.urteurrenarekin bat eginez dator ekitaldia, urtean behin egiteko asmoz sortu dena.

Lankidetzaren bidez lehiakortasuna hobetzeko misioan klusterrei bultzada emateko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak Klusterren Eguna antolatu du, oinarrizko gaien gogoeta egiteko euskarri bezala, RIS3 espezializazio adimendunaren prozesuan klusterrek duten betebeharra gai nagusitzat hartuta.

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Insitutuaren laguntzarekin, Jaurlaritzak Klusterrak RIS3ren lehentasunekin konektatzen lemapean abiarazi du lehen topaketa hau, kluster politikaren azterketa eta gogoeta gune izateko eta urtero egiteko borondatearekin.

Ekitaldia datorren urriaren 21ean egingo da Azkuna Zentroan-Bilboko Alhondegian eta besteak beste Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak, Alexander Arriola, SPRIko zuzendari nagusiak, eta Orkestra eta Harvard Unibertsitateko ordezkariek hartuko dute parte. Honez gain, programak enpresa desberdinen esperientziak eta etorkizuneko erronkei buruzko mahai ingurua aurreikusten ditu.

Lehen Kluster Eguna Euskadiko kluster-politikak 25 urte betetzearekin batera egingo da. Izan ere, 1990.urtean diseinatu baitzuen Michael Porter ekonomilari ospetsuak euskal kluster-politika izango zena, Eusko Jaurlaritzaren Industria Politika Plan desberdinetan jasotakoa.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke