Nanoteknologiaren arloko industria berri indartsua osasunaren sektorean

2015ko Martxoa 13,

imagen_spri_ris3 euskadi

SPRI Taldeko zuzendari Alexander Arriolak esan du badirela Euskadin bioteknologiaren arloko 15 konpainia baino gehiago produktu berriak garatzen ari direnak. Arriolak asteartetik ostiralera bitartean Barakaldoko BECen egin den Imaginenano 2015 azokaren azken jardunaldian esan du Euskadi “bieskualde txiki baina indartsu” bihurtu dela.


Euskadik apustu irmoa egin du nanoteknologiaren inguruan sortu den industria berri horren alde.  Barakaldoko BECen egin den Imaginenano 2015 azokaren  (nanoteknologien eta nanozientzien esparruko Europa osoko ekitaldi handienetakoaren)  hirugarren eta azken jardunaldian SPRI Taldeko (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako agentziako) zuzendari Alexander Arriolak esan du Euskadi “bieskualde txiki baina indartsu” bihurtu dela. Euskadik nano teknologiaren ekosistema bat du, non nanozientzien eta nanoteknologiaren arloko 200dik gora enpresa biltzen baitira.

Arriolak nanoteknologia eta osasuna izan ditu hizpide bere hitzaldian eta azpimarratu du nanomedikuntzak iraultza ekarri duela pertsonak diagnostikatu eta tratatzeko esparrura eta askotan gastuak murriztu direla. SPRI Taldeko zuzendariak Euskadin sektore honetan sortzen ari diren “produktu desberdinak” nabarmendu ditu eta baita ere aipatu du bioteknologiaren arloko 15 konpainia baino gehiago daudela “beren prozesuetan mikro eta nanoteknologiak aplikatzen dituztenak produktu berriak garatzeko”.

Arriolak Euskadiko nano sektoreko enpresen arrakasta azpimarratu du eta adibide bezala aipatu du Europako Batzordeak nanomedikuntzaren arloko euskal proiektu bi aukeratu dituela aurkeztutako 18 proiektuetatik. Proiektu horien bidez fabrika pilotuak eraikiko dira nanofarmakoak ekoizteko.

Sektore honek Euskadin duen indarraren adierazle, Arriolak esan du SPRIk eta ASEBIO-Bioteknologiako Espainiako Elkarteak bi urterik behin antolatzen den Biospain azokaren zortzigarren edizioa antolatuko dutela. Bilbon egingo da datorren irailean. Biospain bioteknologiaren arloko mundu mailako ekitaldi garrantzitsuenetako bat da.

SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arloko arduradun Cristina Oyonek Eusko Jaurlaritzaren zeregina azaldu du nanozientzien esparruan eta esan du esparru hori Euskadi RIS3-espezializazio adimenduko estrategiaren barruan txertatuta dagoela. Oyónek EAEn dauden hiru zentroen (nanogune, biomagune eta mikrogune) bidez gauzatzen diren ekintzak erakutsi ditu eta baita ere esan du lankidetzazko harremana dagoela unibertsitatearekin, Biodonostia bezalako osasun zentroekin eta Tecnalia, Gaiker, Ik4 Cidetec eta Vicomtech bezalako teknologi zentroekin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke