Eurest Colectividades-ek Euskadin garatuko du bere I+G jarduera

2015ko Uztaila 27,

Spri_tecnologia_AZTI
Eskolako, adinekoen etxeetako eta enpresa-sektoreko taldeen dietetika- nutrizio-eskakizunei egokitutako proposamenak lortzea da helburua.

Sukaldaritza sozialean espezializatutako Eurest Colectividades Madrilgo konpainiak bere I+G jarduera Euskadin jorratuko du, elikagaien berrikuntzan aditua den AZTI euskal zentro teknologikoarekin lankidetzan.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntza izan duen bi entitateen arteko akordioak sektore pribatuaren eta zentro teknologikoek betetzen duten jardueren arteko lotura nabarmentzen du.

Eurest Colectividades-ek garatuko dituen berrikuntza prozesuak eskola-sektoreko, adinekoen etxeetako sektoreko eta enpresa-sektoreko taldeentzat menu osasungarriagoak egiteko produktuak diseinatzean eta prestatzean oinarrituko dira. Biztanle segmentuen dietetika- nutrizio-eskakizunei egokitutako proposamenak lortzea da helburua.

Helduko diren ikerketa lerro nagusiak eskolako segmenturako sukaldaritza-teknika berriak, aurrez prestatutako jaki osasungarriak, elikagaien kontserbazioa eta desizozte- denboren murrizketa, besteak beste.

AZTI-k Eurest Colectividades-entzat egingo dituen ekintzek elikagaien industriaren erronkak gainditzeko behar diren ezagutza zientifikoarekin, berrikuntzarekin eta garapen teknologikoarekin laguntzea dute helburu eta bat datoz Eusko Jaurlaritzaren 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko helburuekin eta RIS3espezializazio-estrategiarekin, osasunaren ardatzari dagokionez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke