EBk espezializazio adimendunari buruzko ikerlan bat aurkeztu du

2015ko Maiatza 04,

spri_ris3euskadi_biotecnologia
Biodonostia bulegoak

Europako 83 eskualderen ekarpenez osatutako ikerlan batek ondorioztatu du osasuna eta IKTak lehentasunezko arloak direla. Ikerlana datorren maiatzaren 6an aurkeztuko da Bruselan.


Europako Batzordeak ikerlan bat egin du espezializazio adimendunari buruz, hau da, Eusko Jaurlaritza ekonomia garatzeko bultzatzen ari den estrategietako bati buruz. Ikerlan horrek ondorioztatu du osasuna eta IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) lehentasunezko arloak direla. Txostena Bruselako euskal ordezkaritzari bidali zaio eta jakinarazi da “Key Enabling Technologies for Regional Growth: synergies between Horizon 2020 and ESIF” tailerrean aurkeztuko dela datorren maiatzaren 6an, Bruselan. web streaming bidez jarraitu ahal izango da.

Txostena egiteko Europako 83 eskualderen informazioa bildu da, zeintzuek adierazi baitute aldaketa batzuk egin behar direla estrategiari buruzko dokumentuetan eta batez ere programa operazionaletan.

Analysis of Smart Specialisation Strategies in Nanotechnologies, Advanced Manufacturing and Process Technologies izeneko ikerlan horren bidez identifikatu nahi dira lehentasunak, estrategiak, joera gorakorrak, aurreikusitako tresnak eta oinarrizko teknologia bideragarrietarako (KETS ingelesez) zenbatetsitako finantzaketa kopuruak. Ikerlanak batez ere aztergai ditu nanoteknologiak, material aurreratuak eta fabrikazio aurreratuko teknologiak, eta baita ere analizatzen du nola islatzen diren horiek denak nazioko eta eskualde mailako Espezializazio Adimenduneko Estrategietan (RIS3). 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke