Biodonostiak zahartzeari buruzko eta neurodegenerazio sentsorialari buruzko ikerketa-talde bana sortu du

2015ko Apirila 21,

imagen_spri_ris3euskadi
Biodonostia bulegoak

Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak bi lantalde berri sortu ditu, bata zahartzeari buruzkoa eta bestea neurodegenerazio sentsorialari buruzkoa, denboraren poderioz sortzen diren mugapenen ulerkuntzan aurrera egin eta jarduketa-ildo eraginkorragoak finkatzeko asmoz.


Javier Mar Medina doktorea buru duen Zahartze eta Kronikotasun arloko Osasun Zerbitzuetako talde espezializatuak ikerkuntza integrala bultzatu nahi du, osasun-baldintzen sorrerari eta izaera kronikoko jarduera-mugapenei eragiten dieten mekanismoen ezagutzan sakontzeko asmoz.

Taldeak berrikuntza sustatu nahi du zerbitzuetan eta antolaketa-ereduetan, paziente kronikoen arretaren berdintasuna, eraginkortasuna eta iraunkortasuna bermatzearren.

Aldi berean, neurodenegerazio sentsorialaren arloan diharduen bigarren taldeak, Javier Ruiz Ederra doktorearen zuzendaritzapean, ikusmenari dagozkion gaixotasunak ikertzea du xede, bereziki erretinosi pigmentarioa, hauxe baita erretinaren degenerazio hereditariorik ohikoena, mundu osoan 1/4.000 biztanle inguruko prebalentzia duena.

Bi lantalde hauen sorreraz, 25 dira guztira IIS Biodonostia OII-aren barruan sortutako ikerketa-talde espezializatuak, zazpi arlo desberdinetan dihardutenak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke