Dipc zentroak Japoniako Mana zentroarekin kolaboratuko du nanozientzia arloan

2015ko Iraila 25,

spri_ris3_dipc
Dipc logoa

Pedro Miguel Etxenikek, Donostia International Physics Center (Dipc) zentroko presidenteak, eta Masakasu Aono-k, Mana Nano-arkitekturarako Materialen Nazioarteko Zentroko zuzendari nagusiak, erakunde bien arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute lankidetza zientifikoa indartzeko, batez ere ikerlarien trukea sustatuz.

Bi erakundeetako zientzialariek kolaborazio puntualak egin izan dituzte lehenagotik elektronika molekularraren inguruan, eta lankidetza horietan oinarritu da sinatu duten “ulertze memoranduma”. Dokumentu horren helburua da sinergiak bilatzea bi erakundeen artean: batetik, erakunde donostiarra, funtsezko ikerketa egiten duena materialen fisikaz, materia kondentsatuaren fisikaz eta nano-zientziaz, eta, bestetik, zentro japoniarra, materialen eta nanozientzien ikerketa esperimentalean espezializatua.

Mana 2007an sortu zuen Japoniako gobernuak, beste zortzi zentrorekin batera, abangoardiako ikerketari laguntzeko programa baten barruan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke