Aclima-rekin bat egindako euskal enpresek 8.600 milioi fakturatu zituzten 2014an

2015ko Uztaila 10,

SPRI-emprendimiento-ACLIMA
Elkarteak 11 konpainia berri eranstea lortu du

Ingurumen eta ekoindustrian espezializatutako Euskadiko Aclima industria klusterrarekin bat egindako enpresak 8.640 milioi euro fakturatu zituzten 2014an eta horietako 1.750 milioi, ingurumen arloari dagozkion diru sarrerak dira.

Datuak berriki egin den elkartearen urteko asanbladan ezagutarazi zituzten. Bertan, elkarteko presidente Xabier Cañok nabarmendu bezala ingurugiroarekin erlazionatutako industriak hazkunde ekonomiko eta sozialerako aukera nabarmenak ditu.

Aclima-ko enpresek 8.450 profesionali lana eman zieten 2014an; zifra honek, 14.564 lan postu guztira dituen euskal ingurugiroaren esparruko enpleguaren %30a suposatzen du. Gainera, joera negatiboko zenbait urteren ostean, kontratazioari dagokionez hobekuntza arin bat aurreikusten da.

Elkarteak 11 konpainia berri eranstea lortu du, bazkide berriak lortzeko kanpaina baten bitartez, eta horrenbestez 92 enpresek osatzen dute klusterra.

Ingurumena eta Lurralde Politikako sailburuorde Josean Galerak, arlo honetako Eusko Jaurlaritzaren egitasmo berriak aurkeztu ziren asanbladan parte hartu zuen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke