PMG Polmetasa enpresa %4,5 hazi da eta 58 milioi eurotik gorako fakturazioa izan du

2017ko Otsaila 22,

PMG Polmetasa

Konpainia gipuzkoarrak urteko %5,6ko hazkunde-erritmoa izan du azken 16 urteotan.

 

PMG Polmetasa automozioko osagaien euskal enpresa %4,5 hazi da, eta 58,6 milioi euro fakturatu ditu, Estrategia Empresarial aldizkariak jakinarazi duenez. %89ko esportazio-kuota duelarik, motelgailuentzako osagai sinterizatuen Europako liderra da 2006tik. Gainera, garapen-zentro bezala funtzionatzen du PMG taldeak AEBn eta Asian dituen negozio-unitate bereko beste lantegi batzuentzat. Osagai sinterizatuak fabrikatzen ditu propultsio sistemetarako eta xasisetarako motelgailuentzat, eta horrek sendotasuna eta giharra ematen dizkio lehiakor izateko hain exijentea den sektore batean.

 

Emaitza on horiek arrazoi bati zor zaizkio, azken bi urteotan nitxo berri baten balio erantsi handiko piezak ekoizten hasi baitira. Horri esker, fakturazioa %8,2 hazi zen 2015ean, 56 milioiraino, eta 2016an, berriz, %4,5, 58,6 milioiraino.  Balio erantsi handiko produkzio hori ezaugarri tekniko bereziak dituen pistoi-familia espezifiko bat da, eta Polmetasa enpresak berau fabrikatzeko prozesua industrializatu eta automatizatu du.
Garapen horien oinarrian Polmetasaren I+G eta ingeniaritza arlo sendoak daude, gainera, konpainia gipuzkoarrak ikerketa, garapen eta berrikuntza zentro propioa du 2012tik Zornotzako AIC zentroan.

 

Konpainiaren azkenaldiko operazioei dagokienez, aipatzekoa da 2014an Constantí hirian (Tarragona) kokatutako Riken España konpainia erosi zuela, orain PMG Constantí deitzen dena.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke