ES | EU


2016ko Martxoa 23


–  Patenteak lehiakortasun-elementu bihurtzeko irizpideak eta jarraibideak finkatzen lagunduko du prestakuntza horrek.

–  Garapen propioen babesean, kudeaketan eta ustiaketan adituak diren profilentzako ikastaroa da

–  Bilbon egingo da zortzi jardunalditan, apirilean eta maiatzean

 

“Patenteetako espezializazioa enpresaren esparruan” ikastaroaren helburua da aditu batzuk sortzea enpresetan, gauza izango direnak patenteak kudeatzeko  lehiakortasun-elementu gisa. Ikastaroaren VII. edizioa Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan egingo da apirilean eta maiatzean. Ikastaroa apirilaren 22an hasiko da.

 

Ikastaroko zortzi saioetan landuko diren gaien bidez profil profesional berri bat definituko da enpresaren barruan, lagungarri izango dena patenteen politikarako jarraibide eta irizpide argiak finkatzeko. Irizpide horiek, berriz, ezagutzaren babesarekin lotutako hiru zutabe nagusitan egituratzen dira:  patenteak informazio iturri gisa erabiltzea, patenteak urratzeko arriskuak prebenitzea, garapen propioak patente bidez babestea eta, azkenik, patente-zorroa ustiatzea eta aktiboki kudeatzea.

 

Ikastaroak Bilboko Merkataritza Ganberak eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dituzte, Ganberaren instalazioetan egingo dira eta laguntzaile dituzte Eusko Jaurlaritzaren SPRI-Enpresen Garapenerako Agentzia -Europe Network sareko koordinatzailea- eta Innobasque.

 

Prestakuntza hau bereziki zuzentzen zaie zuzendari teknikoei edo negozio zuzendariei, I+G-ko teknikariei, ikerlariei, eta, oro har,  enpresa edo teknologi zentroetako profesional teknikoei. Parte-hartzaileek behar dituzten irizpideak eta ezagutzak barneratuko dituzte honakoak egin ahal izateko: garapen propioak patentagarriak diren ala ez detektatu eta horretarako aukerak aprobetxatu, proiektu berri bakoitzean patenteekin lotutako mugarriak definitu, enpresa barruan jarraibideak finkatu patenteekin lotutako estrategiak definitzeko, hala nola lagapenak, lizentziak, teknologia transferentziak, lankidetzak, e.a.

 

Zortzi jardunaldiek seina ordu iraungo dute, lehena apirilaren 22an egingo da, eta azkena ekainaren 10ean. Azken egunean diplomak banatuko zaizkie parte-hartzaile guztiei.

 

Hamar bat irakaslek zuzenduko dituzte ikastaroak, eta gehienak jabetza industrialeko eta Europako patente agenteak izango dira; halere, aditu batzuk ere izango dira, esaterako Carmen Toledo de la Torre, Espainiako Patente eta Marken Bulegoko zuzendaritza-kargua, edo Ignasi Marqués, patente auzietan espezializatutako abokatua.

Informazio gehiago hemen: http://www.mondragon.edu/cursos/es/tematicas/diseno-industrial/especializado-en-patentes-en-el-ambito-de-la-empresa