Patenteei buruzko zortzi prestakuntza-jardunaldi egingo dira Bilbon

2017ko Otsaila 22,

Mondragon Unibersitatea
Mondragon Unibersitatea.

Asmoa da enpresek eta ikerketa-zentroek lan handiagoa egin dezatela alor horretan, Europako puntako herrialdeen mailara hurbiltzeko.

Mondragon Unibertsitateak antolatu ditu ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin (SPRI enpresa agentziaren bitartez).

 

Apiriletik eta ekainera euskal enpresa eta ikerketa-zentroei zuzendutako patenteei buruzko zortzi prestakuntza-jardunaldi egingo dira Bilbon. Helburua da patenteekin osatzea Euskadin berrikuntza teknologikoaren arloan egiten den ahalegina, Europako puntako herrialdeen mailara hurbiltzeko.

 

Ikastaroa praktikoa izango da nagusiki, eta helburutzat dauka zuzentarau eta irizpide argiak ezartzea enpresa-esparruan jabetza industrial eta intelektualari dagokionean, eta bereziki patenteen arloan, beti ere garrantzi berezia emanaz, besteak beste, patenteen estrategiari, kudeaketari eta errentagarritasunari. Azken helburua da patenteen inguruko kultura bat sortzea enpresetan, teknologi zentroetan eta unibertsitateetan.

 

Hizpide hartuko diren gaiak funtsean aurreko ekitaldietako berberak izango dira, baina bi nobedade garrantzitsu daude: batetik, patente unitarioa landuko da, aurreikuspenen arabera urtearen amaieran jarriko baita martxan; bestetik, goitik behera aztertuko da Espainiako Patenteen Lege berria, apirilean indarrean sartuko dena.

 

Mondragon Unibertsitateak antolatu ditu ikastaroak eta Bilboko Merkataritza Ganberaren egoitzan egingo dira. Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, SPRI enpresen garapen agentziaren bitartez, bera baita Enterprise Europe Network sareko koordinatzailea. Izena emateko azken eguna apirilaren 28a izango da, eta dagoeneko tramita daiteke. Lehen jardunaldia apirilaren 5ean hasiko da eta azkena ekainaren 23an izango da, egun horretan banatuko dituztelarik ikastaroa egin izana ziurtatzen duten diplomak.

 

Ikastaroek hainbat helburu dituzte, besteak beste, garapen propioak patentatzeko modukoak diren jakitea, patenteen arloko estrategia bat definitzea, patente-zorro bat kudeatzeko jarraibideak finkatzea, patenteen inguruko kultura bat sortzea enpresan eta zuzentarauak ezartzea lagapenerako, lizentzientzako edo teknologia-transferentziarako hitzarmenak hirugarrenekin negoziatzeko eta egoera gatazkatsuak kudeatzeko.

 

Ikastaroak ondoko hauei zuzendurik daude: enpresa eta ikerketa-zentroetako zuzendari teknikoei, negozio zuzendariei, I+G+B-ko zuzendariei, ikerlariei, diseinuko ingeniariei, diseinatzaile industrialei eta teknikariei.

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke