“Lanpar 2013” Arrisku Kapitaleko Funts berria enpresen kapitalean aldi bateko partaidetzak hartzea errazteko

2013ko Abendua 18,


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak iragarri du Eusko Jaurlaritzak Arrisku Kapitaleko funts bat sortu duela, momentuz 2,5 milioi euro dituena eta erraztasunak emango dituena enpresen kapitalean aldi bateko partaidetzak hartzeko.

Bilbon eginiko ekitaldi batean Tapiak esan duenez, “uste dugu badaudela negozio aukerak ekonomia sozialean, ekonomia sozialaz ulerturik enpresa eredu bat non langileek parte-hartze handiagoa duten modu konprometituago batean bateratuz kapitala, lana eta jakintza”.

Bere ustez, “negozio aukerak daude langileen zati handi baten konpromisoa lorturik burututako famili enpresen ondorengotza prozesuetan eta konpainien berregituratze prozesuetan”.

Uste horretan oinarriturik “LANPAR 2013”  izeneko arrisku kapitaleko funts berria sortu da, enpresen kapitalean aldi bateko partaidetzak hartzea errazteko, eta tresna berri bat garatuko da laster funts hori kudeatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke