BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Enpresa Eraldaketa

2014ko Apirila 14,


Makina erreminta sektorearen fakturazioa %6,4 gehitu zen 2013an

Makina-erremintaren eta fabrikazio-teknologien sektoreak %6,4ko gehikuntzaz amaitu zuen 2013ko ekitaldi ezinago korapilatsua. Igoera hori %10ekoa izan zen makinen kasuan eta %2,7koa osagaien kasuan, Espainiako Makina-Erremintako Fabrikatzaileen Elkarteak (AFM) iragarri duenez.

 

Euskadik nazioartekotze estrategia onartu du 2020. urteari begira

Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzeko 2020rako Esparru Estrategia onartu du, datozen urteotan Euskadin hazkunde jasangarria lortu eta giza-garapena sustatzeko asmoz. Estrategia honek 105 milioi euroko aurrekontua du datozen hiru urteotarako.

 

Insertec-ek, Loramendik eta Tecnaliak enpresa berri bat sortu dute galdaketa-sektorea bultzatzeko

Insertec eta Loramendi industria-konpainiek, Tecnaliarekin lankidetzan, ILT Plasma Technologies deritzon oinarri teknologikoko enpresa berria sortu dute. Potentzia handiko plasma termikoa berotzeko sistema baten bidez, enpresa berriaren helburua galdaketa-sektoreko instalazioen kalitatea, errendimendu energetikoa eta produktibitatea hobetzea da.

 

HETELek LHren etorkizunari buruzko eztabaida antolatu du, eragile ekonomiko garrantzitsuen parte-hartzeaz

LH eta enpresaren arteko harremana eta hezkuntza-esparru honetako berrikuntza izan ziren euskal eragile sozial eta ekonomiko garrantzitsuen arteko eztabaidagai nagusiak, Euskadiko Lanbide-Heziketako Ikastetxeen Elkarteak (HETEL) LHren etorkizunari buruz antolatu zuen ekitaldian. Jardueraren amaieran, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza-Politika eta Kultura Sailburuak parte hartu zuen.

 

IK4-TEKNIKERek ingurumen arloko soluzio aurreratuak aurkeztu ditu industriarentzat

IK4-TEKNIKERek, “Descubre Greenway” delako jardunaldiaren bidez, Europako sektore kimikoko ETE batek bultzatutako lehenengo ekimen eko-arduratsua aurkeztu zuen bere instalazioetan. Industrian ingurumenarekin adeitsuak diren produktu kimikoen erabilera sustatzea da soluzio berritzaile honen helburua.

 

Uniport Bilbaok Hego Amerika eta Bilboren arteko merkataritza-itsasbideak sustatzen ditu

Uniport Bilbaok Bilboko portutik Hego Amerikarako merkataritza-itsasbide berriak sustatu eta abian dituen proiektuak aurreratu ditu Sao Paulon, zama-eragile eta ontzi-enpresa ugariren parte-hartzeaz antolatutako Intermodal South América topaketa-foroaren barruan.

 

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke