BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Enpresa Eraldaketa

2014ko Apirila 07,


Deustuk Nestlé, PWC eta Nafarroako Rural Kutxa bezalako enpresak bildu ditu Enplegu Foroan talentu bila

Deustuko Unibertsitateak langileak kontratatzeko pertsonen bila dabiltzan 50 enpresa baino gehiago bildu zituen bi egunez Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren hamargarren edizioan, Nestlé, Decathlon eta Nafarroako Rural Kutxa tarteko zirela.

 

AZTI-Tecnaliak nazioartean zabaldu du elikadura-joerak detektatzeko aplikazioa, sukaldaritza-industriaren mesedetan

Mugikorrentzat diseinatutako aplikazio baten bitartez, AZTI-Tecnalia euskal zentro teknologikoak eremu globalera zabaldu du The Food Mirror deritzon proiektua, erabiltzaileei azken elikadura-joerak irudien bidez partekatzeko aukera ematearren sortutakoa.

 

MUk eta Midas ekintzailetza-zentro indiarrak akordio bat sinatu dute Indian enpresa eta enplegu berriak sortzeko

Mondragon Unibertsitateak eta Ekialdeko Puneko Midas Ekintzailetza-Zentroak akordio bat izenpetu dute, herrialde hartan ekintzailetza sustatuko duen euskal-indiar sare bat sortzeko eta euskal zentroak ekintzailetzaren inguruko jarrera proaktiboak sustatzeko aukera izan dezan, Estrategia Empresarialek jakinarazi duenez.

 

ULMA Handling Systems-ek materialen prozesu logistikoan lortutako ezagutza osoa bildu du liburu berri batean

ULMA Handling Systems konpainiak, aholkularitza eta ikerketan diharduen GLOBOPE Research and Consulting enpresarekin elkarlanean, “Logística Sanitaria: retos y nuevas tendencias” liburua argitaratu du, materialen prozesu logistikoari errepaso zabal eta zehatza egiteko asmoz, ohiko praktiken adibide ugarirekin.

 

Sektore eolikoko Fabrikazio Aurreratuko lehen Zentroa aurkeztu dute

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Fabrikazio Aurreratuko lehen Zentroa abiarazi du, lurraldearen posizionamendu teknologikoa hobetu eta sektore eolikoaren erreferentzia bilakatzeko asmoz.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke