BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Enpresa Eraldaketa

2014ko Apirila 01,


Abangoardiako teknologia mundu akademikoaren eta enpresen zerbitzura

Kanpo Zerbitzuen Departamentua jarri du martxan CIC nanoGUNEk, abangoardiako ekipamendua eta langile kualifikatuak uztartu, eta hezkuntzako munduari eta enpresei eskaintzen zaien zerbitzu integrala.

 

Alemania, Europako merkatu nagusietako bat Euskadiko upategientzat

Arabako Errioxako ardoa eta txakolina egiten duten 24 upategi izan dira Dusseldorfen martxoaren 23tik 25era, 2014ko Prowein azokan, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean mundu osoan erreferentzia den lehiaketan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saila Euskadiko nekazaritzako elikagaiak nazioartean zabaltzeko egiten ari den apustuaren baitan sartzen da sustapen-ekintza hori.

 

EESko politikak negozio-lerroetara nahiz nazioartean aritzen diren espainiar enpresen filialetara eta tokiko eragiketetara iristen ari dira

Nazioartean ibilbide handiena egin dute espainiar enpresek uste dute Enpresen Erantzukizun Soziala (EES) garrantzitsua edo oso garrantzitsua dela berek jarduten duten nazioarteko eremuan. Ondorio horretara iritsi dira Internacionalización y Responsabilidad Social en la empresa española, ikerketaren bidez, zeina Deusto Business Schooleko Global Centre for Sustainable Business-ek egin duen, Elecnor fundazioaren babesarekin.

 

TEC ikastaroak jarri ditu martxan Tecnunek, hainbat espezialitatetako profesionalak teknologian eta gaitasunetan eguneratzeko

Tecnunek, Donostian egoitza duen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniari Eskolak, TEC (Tecnun Executive Courses) ikastaroak aurkeztu ditu Ibaetako Campusean. TecnunTEC ikastaroen helburua da hainbat arlotako profesionalei egunean jartzeko eta beren enplegagarritasuna hobetzeko plataforma bat eskaintzea.

 

Gipuzkoako Ganberak urteko “Gipuzkoako Enpresa” onenaren saria eman dio ORKLIri

Orkli S Coop-ek lurraldearekin eta enpleguarekin duen konpromisoaren ondorioz, urteko “Gipuzkoako Enpresa” onenaren saria bereganatu du. Izan ere, nazioartekotzeko jardueretan goiztiar hasteari eta bere sektorean (eraikuntzan) global player izateari esker, mundu mailan krisiak gogorren jo duen sektoreetako batean liderra izatea lortu du Orklik.

 

Donostiako Sustapena Deustuko Unibertsitateko Forotechekin lankidetzan arituko da ekintzaile teknologikoei laguntzeko

“Start-upak: prototipo teknikotik merkaturatzera” izeneko gosaria egingo da apirilaren 10ean, Talent Houseko entzunaretoan. Hain zuzen ere, Donostiako Sustapenak, Deustuko Unibertsitatearekin eta IK4rekin batera, ekintzaileak eta enpresa sortu berriak deituko ditu, izaera teknologikoa duen negozio-eredua gauzatzeko funtsezko prozesuei buruzko hausnarketa eta bateratze-lana egiteko.

 

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke