BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Enpresa Eraldaketa

2014ko Martxoa 24,


CEBEK-BBK beketan, enpresetan praktikak egiten aritu direnen % 35 kontratatu dituzte enpresek

Amaitu da CEBEKek eta BBK-k antolatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Departamentuak lagundutako Beken-Enpresetako Praktiken XI. Programa, eta, programaren amaieran, enpresen kontratazio-indizea % 35 izan da.

 

Bizkaiko arkitektoek BIA sortu dute, sektorea dinamizatzeko asmoz

EAEko eta Nafarroako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAVN) Bizkaiko Ordezkaritzak lurralde horretan arkitektura eta hirigintza sustatzeko ekimen bat aurkeztu du: BIA (Bilbao Bizkaia Architecture). Ekimen horretan, kontzeptu batzuen aldeko apustua egin dute lanbidearen erronkei erantzuteko, hala nola nazioartekotzea, trukea eta herritarren parte-hartzea.

 

Aldundiak, Bazkundeak eta eskualdeko agentziek indarrak batu dituzte Gipuzkoako enpresen nazioartekotzea bultzatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Merkataritza Bazkundeak eta Garapen Gipuzkoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, Lurraldeko enpresa txikien nazioartekotzea sustatzeko.

 

Txile izango da Basque Culinary Centerren Conexión Culinaria ekimenaren hurrengo helmuga

Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatea – Basque Culinary Centerrek aurrera jarraitzen du sukaldaritza-ekimen nazioarteko eta berritzaileenarekin: Conexión Culinaria-Culinary Connection. Apirilaren 3tik 6ra, Txilen gauzatuko da ekimena, espainiar sukaldaritzaren eta txiletarraren arteko sinergiak bultzatzea helburu hartuta.

 

ELKARGI SGRk eta LABORAL Kutxak hitzarmen bat sinatu dute euskal enpresen kanpo-eragiketak finantzatzeko

Nazioarteko merkatuetara irtetea —bai inportazioetarako eta bai esportazioetarako— gero eta beharrezkoagoa da ETEentzat lehiakortasunari eusteko, eta egoera horretan kokatzen da ELKARGIk eta LABORAL Kutxak sinatutako hitzarmena.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke