BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Enpresa Eraldaketa

2014ko Martxoa 17,


Enpresa Eraldaketa

Euskadiko hizkuntza-industriek 278 milioi euro fakturatu zituzten 2013an

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 277.692.571 euro fakturatu zituen iaz, aurreko ekitaldian baino % 0,5 gehiago. Sektoreak 5.058 langile ditu, hau da, Euskadin lanean ari diren biztanleen % 0,63, eta horrek esan nahi du langile-kopurua % 1,26 areagotu dela, 2013aren aldean.

 

Munduko eguzki-teleskopio handienaren domoa entregatu du Idomek

Idom euskal ingeniaritzak sinbolikoki entregatu du munduko eguzki-teleskopio handienarentzat egin duen domoa (karkasa). Domoa Mauira eramango dute, Hawaira. Teleskopio hori babestuko duen domoa Basaurin egin dute, Idom buru duen proiektu baten barruan. Harekin batera, beste zortzi enpresak hartu dute parte proiektuan, gehienak Euskadikoak, baina baita Burgoskoak, Alemaniakoak eta Erresuma Batukoak ere.

 

CECO eta Tecnalia elkartu egin dira, unibertsitatearen eta enpresaren arteko elkarlana bultzatzeko

CECO trebakuntza-zentroan bilera egin dute konfederazioko arduradunek eta ikerketa aplikatuko zentro pribatu Tecnaliako arduradunek, ikerketaren arloan enpresen eta unibertsitateen arteko elkarlana bultzatzeko, eta, hala, negozio-aukera berriak sortzeko.

 

ELKAR-LANek 132 kooperatiba berri sustatu ditu 2013an EAEn

ELKAR-LANek 132 kooperatiba sortzea sustatu du 2013an, urte bakarrean sortutako inoizko kooperatiba-kopuru handiena. Gainera, iaz erakundeak beste 57 ekintzaile-talderekin lan egin zuen, nahiz eta, arrazoi desberdinak direla medio, ez diren eratu enpresa berri gisa.

 

ULMA fatxadak, Bahiako Justizia Auzitegian

ULMA Architectural Solutions-ek Bahiako Auzitegi Gorena birgaitu du bere fatxada aireztatuekin.

 

SENERek bulegoak ireki ditu Indian

Ingeniaritza eta teknologiako SENER taldeak dibisio bat ireki du Indian; dibisio horrek New Delhin, Bangaloren eta Chennain izango ditu bulegoak. SENERen nazioarteratze-teknologiaren barnean kokatzen da ezarpen berri hau, eta, ezarpenaren aurretik, hainbat lan egin ditu taldeak herrialde horretan, sektore hauetan: ingeniaritza eta eraikuntza, azpiegiturak eta garraioa, sektore aeroespaziala, ontzigintza, eta energia eta prozesuak.

 

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke