BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Apirila 14,


Euskadik hiru aldiz finantzaketa handiagoa lortu zuen VII. Esparru-Programan aurreko programan baino

Euskadiko enpresen eta teknologia eta ikerketa zentroen proiektu eta ekimen desberdinek 450 milioi euro lortu zituzten VII. Esparru-Markoaren barruan 2007tik 2013ra bitartean, hau da, 2002tik 2006ra abian izan zen aurreko esparru-programan eskuratutakoaren hiru halako, Estrategia Empresarialek jakinarazi duenez.

 

IK4-TEKNIKER Afrikako ipar aldean eguzki-energia garatzeko europar lankidetzan laguntzen ari da

IK4-TEKNIKER 5 milioi eurotik gorako aurrekontua duen EUROSUNMED proiektuan parte hartzen ari da. Europar Batasunak bultzatutako proiektu honen helburua, eguzki-energiaren arloko ikerketa indartu eta teknologiak merketzea da, Maroko eta Egiptoren garapenean laguntzeaz gain.

 

VICOMTECH-IK4k itsuei zuzendutako 3D soinuen bidezko gida-sistema aurkeztu du Madrilen

VICOMTECH-IK4 zentro teknologikoak eta OK-Systems enpresak ARGUS proiektua —itsuei zuzendutako 3D soinuen bidezko gida-sistema— aurkeztu zuten Madrilen, Carlos III Unibertsitateak antolatutako “Ikusmen-desgaitasunak dituztenentzako mugikortasun-laguntzak” delako jardunaldiaren barruan.

 

Biodonostiak aurrera egin du erretinosi pigmentarioaren mapa genetikoaren elaborazioan

Biodonostia ikerketa biomedikoko zentroa erretinosi pigmentarioari buruzko ikerketan aurrera egiten ari da, eta dagoeneko aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu gaixotasunaren mapa genetikoaren elaborazioari dagokionez, Begisare kaltetuen elkartearekiko lankidetzari esker.

 

CAFek bere etorkizuneko erronkak azaldu dizkie euskal zentro teknologikoei

Euskadiko hainbat zentro teknologikotako hogei bat ikertzailek CIC marGUNEk antolatutako ate irekietako jardunaldi batean parte hartu zuten CAFen Beasaingo instalazioetan, tren-lantegiaren beharrizanak eta etorkizuneko erronkak ezagutu eta enpresaren proiektuen garapen praktikoa bertatik bertara egiaztatzeko asmoz.

 

Sestaok hiri-inguruneetan energia-eraginkortasuna bultzatzea xede duen “My Smart City District” europar sarearekin bat egin du

Sestaoko udalerriak “My Smart City District” europar hiri-sarearekin bat egin du. Sare hau hiru europar proiekturen arteko batasunaren emaitza da, eta hiri-inguruneetan kokatutako etxebizitza eta eraikinetan energia-eraginkortasuna bultzatzea du helburu.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke