BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Apirila 07,


IK4-IKERLANek pankreako minbiziaren aurrerakada 5 ordutan detekta dezakeen laborategi-txipa garatu du

IK4-IKERLAN zentro teknologikoa txipeko laborategi-dispositibo bat (lab on a chip) garatzen ari da, pankreako eta bestelako tumore batetik abiatuta minbizia gorputz osoan hedatzeaz arduratzen diren zelulak identifikatu eta hauen kontzentrazioa neurtu ahal izateko.

 

Vending Modular enpresak naziortekotzeari ekin dio, Italian egindako lehen salmenten bidez

Autosalmentarako makinen garapenean diharduen Vending Modular enpresa arabarrak nazioartekotzeari ekin berri dio, GESMATIK modeloko sei makina Italian ezarri dituelarik.

 

Neiker-Tecnaliak algetatik biodiesela lortzeko modu errentagarriagoa eta jasangarriagoa garatu du

Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde publiko gisa diharduen Neiker-Tecnalia institutuak biodieselerako alga-olioa lortzeko era produktiboagoa identifikatu du, era honetako energia ekonomikoki errentagarriagoa eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarriagoa izan dadin.

 

GAIKER-IK4k garraioaren jasangarritasuna hobetzeko tresna telematiko bat diseinatu du

GAIKER -IK4 zentro teknologikoak garraio sektorearen jasangarritasuna ebaluatu eta hobetzea ahalbidetuko duen web tresna baten garapenean dihardu BIOLCA proiektu europarrean egokitu zaion lanaren barruan. Erregai fosilen erabilera eraginkorra bultzatzea da kontinente osoko ikerketa-zentroak eta enpresak partaide dituen proiektu honen helburua.

 

CIC bioGUNEk aurrerapauso bat eman du neuropatia diabetikoaren aurkako borrokan

CIC bioGUNE biozientzietako euskal ikerkuntza-zentroak zuzendutako ikerketa batek argitu duenez, SAMe deritzon molekula ohiz kanpoko neurrian edukitzeak zerikusi zuzena izan lezake neuropatia diabetikoaren garapenarekin. Gaitz hau diabetesa duten pazienteen %60-70ek pairatzen dute, eta mundu osoan 400 miloi pertsona ingururi eragiten die.

 

Euskadi izan da 2012an I+G+b sektorean langile-kopurua areagotu duten hiru autonomia erkidegoetako bat

Euskadi izan da 2012an I+G+b sektoreari atxikitako arlo desberdinetan langile-kopurua gehitu duten hiru autonomia erkidegoetako bat. EAE Business School delakoaren ikerketa batean arabera, esparru horretan lan egiten dutenen kopurua %3,45 hazi zen Euskadin 2012an.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke