BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Apirila 01,


CIC microGUNEk ateak irekiko ditu, ikertzaileak berrikuntza kudeatzeko sistemetan trebatzeko

CIC microGUNEk bere ateak irekiko ditu astelehenean, berrikuntza kudeatzeko sistemei buruzko trebakuntza-saio bat eskaintzeko.

 

Kutxa beltz bat sortu dute hegazkinetako hutsegiteei garaiz antzemateko

CEIT-IK4 zentro teknologikoak eta Integrasys enpresak hegazkinean jartzeko sentsore-sistema berri bat garatu dute, denbora errealeko kutxa beltz moduan funtzionatzen duena. Hegazkinaren egoera monitorizatzeko eta hutsegiteei oso garaiz antzemateko balio du.

 

Ikusik eta Samsungek aliantza estrategiko bat osatu dute aireportuetako informazioa kudeatzeko irtenbide bat garatzeko

Aireportuetako informazioa kudeatzeko irtenbide oso bat garatu nahi dute elkarrekin Ikusik eta Samsungek. Ikusik funtzionalitate berri bat garatu du, eta aireportuetako informazioa kudeatzeko duen irtenbidearen (dolphin) softwarean aldaketak egin ditu, bateragarria izan dadin Samsung monitoreetan (Samsung Smart Signage Platform) txertatutako kontroladore adimendunen teknologia berriarekin. Izan ere, monitore horiek erabiltzeko prest egongo dira laster munduko aireportu guztietan.

 

Euskal partzuergo batek landare-, okela- eta esneki-hondakinen % 70 aprobetxatzeko metodologia bat garatuko du

GISWASTE europar proiektuaren helburua da azpiproduktu organikoen —batez ere landare-, okela- eta esneki-hondakinen— balorizazioa lehenesteko metodologia eta tresna bana garatzea. Metodoa baliagarria dela frogatzeko, bi eredu erreal erabiliko dira: biogas-fabrika bat eta pentsu-fabrika bat.

 

CleanTech now! Euskal Herriko gazteentzako berrikuntzari buruzko jardunaldia hartuko du Donostiak

Donostiako Sustapenak bat egin du Innobasquerekin, unibertsitateekin, LHko ikastetxeekin eta enpresekin CleanTech now! ekitaldiaren bigarren edizioa antolatzeko. Ekimen horretan, 16 eta 23 urte bitarteko ikasleek teknologia garbiak zer diren eta euren etorkizunean zer aukera eskaintzen dizkieten ikasiko dute. Ekitaldia Kursaalen egingo da, apirilaren 9an, 09:00etatik 16:00etara.

 

Tecnaliak neuroendekapenezko gaixotasunen sintomak detektatzen dituen etxe adimendun bat aurkeztu du

Munduko populazioa bizkor ari da zahartzen, eta, ondorioz, desgaitasuna eta mendekotasuna duten pertsonen kopuruak gora egin du, tasa horiek adinarekin gorantz egiten baitute, batez ere 80 urtetik aurrera. Testuinguru horretan, Tecnalia ikerketa aplikatuko zentroak sentsore-sistema bat diseinatu du. Sistema hori etxebizitza batean instalatuz gero, bertan bizi denaren jarduerak eta ohiturak monitoriza daitezke, eta ohitura eta jarduera horietan gertatutako aldaketak —neuroendekapenezko gaixotasunekin, hala nola alzheimerrarekin, lotutako asalduen sintomak izan daitezkeenak— detektatu.

 

Makina-erreminten energia-kontsumoa % 40 gutxitu du Tecnaliak

Etorkizuneko lantokiak errealitate izan daitezen, hainbat ekimenetan ari da lanean Tecnalia, hala nola DEMAT ekimenean. Haren helburua da makina-erreminten produktibitatea eta kalitateari eustea, baina energia aurreztuta.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke