BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Martxoa 24,


BCAMek “Severo Ochoa” bikaintasun-ziurtagiria jaso du 2013ko deialdian

BCAM – Basque Center for Applied Mathematics zentroak bere arloan munduko onenen artean dagoen bost espainiar zentroetako bat izatearen aintzatespena jaso du Severo Ochoa programaren 2013ko deialdian. I+G+Bko Estatuko Idazkaritzak Severo Ochoa programaren barruan ematen duen bikaintasun-agiri maximoa lortzeko lehiatzen ziren 57 zentro finalisten artetik hautatu dituzte bost ikerketa-erakundeak.

 

Tratamendu kriogenikoak materialen ezaugarriak hobetu eta kostuak murrizten ditu

CIC marGUNEk, Errendimendu Handiko Fabrikazioko Ikerketa Zentro Kooperatiboak, DURASTEEL ikerketa-lerroa koordinatzen du. Ikerketa-lerro horren helburua da tratamendu termikoko ibilbide eraginkorragoak ebaluatu eta definitzea, erreminten altzairuari ahalik eta probetxu handiena ateratzeko, ziklo kriogenikoak txertatuta. Azken batean, materialen ezaugarriak hobetu nahi dituzte, eta kostuak murriztu.

 

Ikerbasqueko ikertzaileek 17 milioi inguruko fondoak erakartzea lortu zuten 2013an

Ikerbasquek Euskadiko unibertsitate eta I+G zentroetan lan egiteko mundu osoan erakarri dituen ikertzaileek ia 17 milioi euroko guztizko balioa duten fondoak lortu dituzte kanpoko finantzaketa duten proiektuetarako.

 

EUROCIVIS, aldiriko trenen plataforma berri bat garatzeko proiektua

EUROCIVIS proiektuan Europara bideratutako aldiriko trenen plataforma baterako hainbat garapen teknologiko lantzen ari dira zenbait unibertsitate, ikerketa-zentro eta enpresa.

 

Gerdau I+Gk zehaztasun handiko ultrasoinu-teknikak garatu ditu altzairuaren kalitatea hobetzeko

Maiztasun handiko ultrasoinuen analisia egiteko teknika finkatu du Gerdauk. Teknika horri esker, altzairuaren barneko akats txikiak hauteman daitezke, zehaztasun eta irmotasun handiz.

 

Burdin oxidoak: margoen industriako pigmentu moldakor eta eraginkorrak

Apirilaren 3rako, “Los óxidos de hierro: versátiles y eficientes pigmentos en la industria de las pinturas”(Burdin oxidoak: margoen industriako pigmentu moldakor eta eraginkorrak) izenburua duen jardunaldia antolatu du Tecnaliak. Jardunaldi horretan, burdin oxido motei buruz, ekoizpen-metodoei buruz, eta haien aplikazio eta erabilerei buruz hitz egingo dute.

 

Urrezko nanopartikulak, gas nerbiosoak eta pestizidak detektatzeko

“Gas nerbiosoek azetilkolinesteresa izeneko entzima inhibitzen dute, eta, entzima hori neuronen arteko transmisiorako ezinbestekoa denez, substantzia horiek kalte handia eragiten diote nerbio-sistemari, eta hilgarriak izan daitezke kantitate oso txikietan ere”, baieztatu du CIC biomaGUNEko Valery Pavlov doktoreak. Hark, entzima horren jarduerari buruzko bi ikerketa oinarri hartuta, bi metodo garatu ditu gas nerbiosoak nahiz pestizidak detektatzeko.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke