BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Gizarte Berrikuntza

2014ko Martxoa 17,


ESADEren Berrikuntza Sozialari buruzko Urteroko Jardunaldietan ekintzaile sozialen rola aztertuko da

ESADEk Bartzelonan antolatzen duen Berrikuntza Sozialari buruzko urteroko topaketaren VII. edizioan aztergai izango dute nolako potentziala duen ekintzailetza sozialak aldaketak eragiteko. Jardunaldian zehar hizpide izango dituzte baita ere finantzaketa modu berriak, itzulera soziala duten eredu sostengarriak eta tresna digitalak

 

Gatazketatik aldendutako Smartphone bat industria eraldatu nahi duena

Fairphone sakelako telefono etiko bat da, inongo gerrarik bultzatu gabe ekoizten dena, ingurumena zaintzen duena eta langileak esplotatzen ez dituena. Herbehereetako startup batek sortu du eta lehen txandan 25.000 telefono ekoitzi ditu on-line eginiko aurre-erosketa kanpaina bati esker.

 

Martxan da Crowdsasuna finantzaketa-kanpainaren bigarren edizioa

Innobasque eta GoteoEuskadi erakundeek Crowdsasuna ekimenaren beste edizio bat jarri dute abian, crowdfunding bidez bultzatzeko osasunarekin lotutako proiektu berritzaileak. Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago apirilaren 11ra arte. Hautatutako bost proposamenek mikro-finantzaketako kanpaina bat irekiko dute beren ideia martxan jartzeko.

 

Eustaten Eskola Web ekimenak estatistika hurbilduko du ikasgeletara

Eustat – Estatistikaren Euskal Institutuak espazio espezifiko bat jarri du martxan irakasle eta ikasleentzat, eta unitate didaktikoak eskainiko ditu ikasgelan estatistika lantzeko. Atarian badaude baita ere adin guztietarako jolasak, galdetegiak eta ikerketa-jarduerak.

 

Bilbok Emakumeen Ekintzailetza eta Berrikuntza Sozialeko Foroa ostatatuko du

Datorren martxoaren 20an emakume ekintzaileen proiektu berritzaileak ikusarazi, inspiratu eta konektatzeko foro bat egingo da Deustuko Unibertsitatean. Topaketa horren helburua da baita ere premia sozialei erantzungo dieten enpresa-eredu arduratsuak sustatzea.

 

Zemos98 jaialdiak erronka jo die Europarekin lotutako klixeei migrazioaren bidez

Apirilaren 8tik 12ra Zemos98 jaialdiaren 16. edizioa egingo da Sevillan, aurten “Remapping Europe” izenburupean. Jardunaldietan berrikuspen kritiko bat egingo zaio Europaren inguruan eraiki den imajinarioari, etorkinen istorioak ardatz harturik.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke