BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Gizarte Berrikuntza

2014ko Apirila 14,


Bigarren Hezkuntzako 225 neska-mutilek ideia berritzaileak emango dizkiote Donostiari

Innobasque-n TrainINN Lab programaren barruan, apirilaren 8an jardunaldi bat egin zen Donostian eta Gipuzkoako lau eskolatako ikasleek konponbide prototipoak diseinatu zituzten bost enpresak aurkeztutako erronkentzat. Ekimen honen helburua da gazteen espiritu berritzailea akuilatzea dinamika sortzaileak erabiliz.

 

Etorkizunaren Egoerari buruzko 2013-2014 txostenaren arabera, gizateria hobeto bizi da, baina ingurumenaren kontura

Azken hamarkadetan murriztu egin da pobreziaren indizea, gerra gutxiago dauzkagu eta hezkuntza-maila hobetu egin da globalki. Hala ere, giza-garapenaren kaltetu handiena ingurumena da eta horrek ondorioak izango ditu datozen urteetan. Horiexek dira Millennium Project ekimenak argitaratutako Etorkizunaren Egoerari buruzko txostenaren ondorioak.

 

APTES elkarteak eta Novia Salcedo fundazioak Diseinu Sozialeko Eskola aurkeztu dute

Proiektu hau diseinu sozialean oinarritutako ekimenak sortzeko topagunea eta laguntza-espazioa izango da. Novia Salcedo fundazioak eta APTES elkarteak bultzaturiko eskola berri hau zabalik dago, antolakunde eta pertsonak atxiki dakizkion.

 

Zer gertatuko da mundu guztiak soinean daramatzanean datuak biltzen dituzten dispositiboak?

Nesta berrikuntza agentzia britainiarrak tailer bat antolatu zuen aztertzeko nolakoak izango diren gure gizartearen etorkizun posibleak; gizarte bat, non pertsona guztiek beren osasunari buruzko datuak gordeko baitituzte “wearable” dispositiboak erabiliz. Sei eszenatoki lortu dituzte, hasi datuen salerosketaren merkatu globaletik eta ikerketa bultzatzeko biltegi publikoetaraino.

 

Lanaldi programaren bidez ikasleek aukera dute beren etorkizuneko lanbidea egun batez probatzeko

Novia Salcedo Fundazioak bultzatu duen Lanaldi programak aukera ematen die Batxilergoko lehen mailako ikasleei enpresa bateko lan jardunaldi bat bizitzeko. Hala, asmoa da ingurune profesionalaren benetako ikuspegia edukitzea, goi-mailako ikasketak aukeratu baino lehen.

 

NIREA akordioa aurkeztu da: lehen sektorea ekonomikoki suspertzeko eta landa gunea biziberritzeko ekimena

Eusko Jaurlaritza eta lehen sektoreko ordezkariak NIREA babestearen alde agertu dira, landa ingurune bizia eta lehen sektore lehiakorra eta iraunkorra sustatzeko konpromisoarekin bat eginez. Proiektu berritzailea da, fisikoki hurbil baina kulturalki urrun dauden bi errealitate konektatu nahi dituena. NIREAren asmoa da hiri inguruneari landa ingurunearen balioa ematea

 

Emozioen giharrak entrenatzeko gimnasioa

Gimnasio Emocional proiektuak proposatzen du emozioen kudeaketa modu praktikoan lantzea, norbere ongizatea hobetzeko. Osasun Mentalaren Aldeko Euskal Elkarteak bultzatu duen ekimen hau Crowdsasuna programari esker finantzatu da eta dagoeneko martxan dago Bilboko Eutokia zentroan.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke