BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Gizarte Berrikuntza

2014ko Apirila 07,


Aurkeztu da DeustoBide-Hiritartasun Eskola, elkarrizketarako eta hiritarren parte-hartzerako espazioa

Deustuko Unibertsitateak eta “La Caixa” Gizarte Ekintzak akordio bat sinatu dute DeustoBide proiektua martxan jartzeko. Hiritarrei zuzendutako espazio bat da, ezagutza hedatzea, eztabaida sortzea eta parte-hartzea sustatzea helburu duena.

 

ElBulliFoundation-ek entziklopedia gastronomiko birtual handia aurkeztu du

Ferran Adrià buru duen fundazioak Bullipedia aurkeztu du, sukaldaritzaren inguruan historian zehar sortu den ezagutza bilduko duen onlineko entziklopedia. Diziplina anitzetako 80 profesional hasiko dira lanean proiektu erraldoi hau aurrera ateratzeko Bullipedia Lab egoitza berrian.

 

Bilbok berrikuntza sozialeko People Olympics jokoan parte hartuko du

Bilbo da People Olympics ekimenarekin bat egin duten zazpi hirietako bat. Proiektuak kirola eta bizitza aktiboa sustatzen ditu, eta horretarako, urtebete iraungo duen txapelketa bat antolatuko da, teknologia mugikorrak erabiliko direlarik hiri bakoitzean egiten den ariketa fisikoa jasotzeko.

 

Inauguratu da Auzo Factory Matiko, hiriko ekonomia bultzatzeko espazioa

 Bilboko Matiko auzoan Auzo Factory izeneko espazio berria zabaldu dute. Erabiltzen ez den eraikin zahar bat da, hemendik aurrera teknologiarekin lotutako enpresa proiektu berriak ostatatuko dituena. Beheko solairua auzo eta merkatari elkarteen jarduerentzat egokituko dute

 

6ciudades, ibilbide bat hiria eraldatzen ari diren hiritarren ekimenetan barrena

Apirilean hasiko dira Madrilen “#6ciudades: Encuentros de iniciativas para el empoderamiento urbano” topaketak. Jardunaldi horien helburua da hiritarrek bultzatutako proiektuak bateratzea, gero eta maila gehiagotan aldatzen dituztelako ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko, sortzeko eta trukatzeko moduak.

 

Apnabik teknologia aplikatzen du autismoa duten pertsonen bizitza hobetzeko

Autismoa duten pertsonen Bizkaiko Guraso Elkarteak hainbat ekimen dauzka martxan bere etxebizitza zerbitzuetan eta, horrez gain, mugimendu sentsoreak, QR kodeak edota tabletak erabiltzen ditu bertako egoiliarren autonomia ahalbidetzeko eta autismoa duten pertsonen beharrizanei erantzuteko.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke