BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Gizarte Berrikuntza

2014ko Apirila 01,


“Con los datos en la masa”, datu irekien ahalmena istorioak kontatzeko

Apirilaren 24tik 27ra Datuen Kazetaritza eta Open Data Jardunaldien bigarren edizioa egingo da Madrilen eta Bartzelonan. Topaketa horretan parte hartuko dute gardentasuna hobetzeko eta ikerketako kazetaritza egiteko datuak erabiltzen dituzten proiektuek.

 

Mujeres Imperfectas kolektiboak ezinezko estereotipoen aurkako deialdia egin du

Mujeres Imperfectas kolektiboaren asmoa da aurre egitea gizarteak emakumeei inposatzen dizkien eredu estetiko, politiko eta erlijiosoei. Mugimenduak antolatutako azken ekintzan patatak zuritu zituzten Bilboko Foro Ekonomikoaren aurrean, etxekoandreen ekonomia ikusezina salatzeko.

 

GISWASTE proiektuaren asmoa da zabor organikoaren %70 aprobetxatzea

GISWASTE Europa mailako ekimen bat da, EAEko partzuergo batek zuzendua. Taldeko kide dira, besteak beste, AZTI-Tecnalia, Georama eta LKS enpresak eta Ihobe, Eusko Jaurlaritzako ingurumenaren kudeaketa sozietatea. GISWASTE proiektuak tresna informatiko bat sortuko du hondakin organikoen %70 biogas edo animalientzako pentsu bihurtzeko.

 

EES enpresetako estrategia zentralaren parte bezala ari da hedatzen

Deusto Global center for Sustainable Business zentroak eginiko txosten baten arabera, inkestatutako enpresen erdiak konpromiso irmoa hartu du Enpresako Erantzukizun Sozialarekin, hainbeste ezen enpresaren estrategiaren parte bihurtu baitute. Azterlan horrek aztertzen du nolako garrantzia duen EESk nazioartekotutako enpresetan.

 

Sindesperdicio proiektuak produktu esklusibo bihurtzen ditu plastikozko hondakinak

Emaús Fundación Social Taldeak Sindesperdicio proiektua dauka martxan. Irabazi asmorik gabeko ekimen honek publizitateko banderolak bildu eta poltsa, diru-zorro edo bestelako osagarri bihurtzen ditu, lana emanaz bazterkeria sozialeko egoeran dauden pertsonei. Crowdfunding kanpaina bati esker, katalogo berria estreinatu dute eta onlineko denda zabaldu ere bai.

 

Europako First Lego League txapelketako finalean sartu da Loiuko Lauro Ikastola taldea

Loiuko Lauro Ikastolako ikasleek Espainiako First Lego League finaleko Estrategia eta Berrikuntza Saria jaso dute. Txapelketa Bartzelonan egin zen martxoaren 23an. Hala, Lehiaketaren Europako finalera pasa dira, zeinak helburutzat baitu zientzia eta teknologiarako bokazioa piztea 0 eta 16 urte bitarteko neska-mutilen artean.

 

.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke