BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Gizarte Berrikuntza

2014ko Martxoa 24,


Knowcoster ekimenak kontsumitzaileen indarra aprobetxatu nahi du aldaketa soziala eragiteko

“Knowcoster” batek badaki produktu baten PSParen (publikoarentzako salmenta-prezioaren) atzean badagoela prezio askoz ere altuago bat, gizarteak eta ingurumenak ordaintzen dutena. Knowcoster Fundazioaren helburua da kontsumitzaileak boteretzea, eta gardentasunak markari ematen dion balioaz jabetzen diren enpresen laguntza du horretarako.

 

Ekhi txanponak tokiko ekonomiara itzuli nahi du dirua

Bilboko Alde Zaharrean dagoeneko ikus daitezke Ekhi billeteak. Proiektu honen helburua da tokiko merkataritza sustatzea espekulaziozko ekonomiatik kanpo gelditzen den txanpon sozial propioarekin. Ekhi txanponaren sustatzaileek hiriko gaiei buruzko Topoketak jardunaldian parte hartu zuten ekimena azaltzeko.

 

Bilboko eta Frantziako maker gazteak BioBx proiektuan hasiko dira lanean

Jada aurkeztu da BioBx mugaz gaindiko ekimena, non Bilbo eta Bordeleko 14 gaztek elkarrekin lan egingo baitute teknologia berriekin eta sorkuntza digitalarekin lotutako proiektuetan. Datorren apirilaren 26an aurkeztuko da Bilboko Bilborock aretoan lankidetza horren fruitu den laborategi interaktiboa.

 

Meal Sharing, bidaia bat etxeko otorduetan barrena

Meal Sharing sare sozialaren bidez bidaiariek beste era batera deskubritu dezakete toki bateko kultura, etxeko bazkaria edo afaria partekatuz bertako jendearekin. Martxoaren 26an plataformaren sortzaileak Bilbon izango dira proiektua azaltzeko.

 

Emakundek parte hartuko du Nazio Batuek Emakumearen Estatusari buruz antolatu duten Batzordean

Nazio Batuek Emakumearen Estatusari buruzko Batzordearen 58. edizioa antolatu dute martxoaren 10etik 21era. Nazioarteko topaketa honek helburutzat du berdintasunaren inguruko erronka nagusiak zehaztea. Emakundek martxoaren 14an eman zuen Euskadiko egoerari buruzko hitzaldia.

 

OuiShare Fest jaialdiak Parisen elkartuko ditu ekonomia kolaboratiboaren munduko liderrak

“Komunitateen aroa” izenburupean ospatuko da Parisen OuiShare Fest jaialdiaren 2. edizioa, maiatzaren 5etik 7ra. Urteroko ekitaldi bat da, ekonomia kolaboratiboaren munduko komunitateari zuzendurik dagoena; 3 egunez milatik gora parte-hartzaile elkartuko dira antolatutako hitzaldietan eta elkarrekiko sorkuntzako nahiz networkingeko jardunaldietan.

 

.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke