BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Enpresa Digitala

2014ko Apirila 14,


Bilbomáticak abiarazi du NeuroPlaying, gaitasun kognitiboak mantentzeko joko multzo

NeuroPlaying entrenatzaile birtual bat da, bereziki diseinatua dagoena pertsona nagusien gaitasun kognitiboak lantzeko eta beren bizi-kalitatea mantentzeko. NeuroPlaying-ek tabletetarako joko-pakete bat eta erabiltzaile bakoitzaren bilakaera jarraitzeko sistema bat eskaintzen ditu.

 

VirtualRehab jokoak esklerosi anizkoitza duten pertsonen oreka eta erresistentzia hobetzen du

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak eta Nafarroako Unibertsitateak egin duten azterlan baten arabera, errehabilitaziorako VirtualRehab bideojoko serioak erabiliz pazienteen mugitzeko eta koordinatzeko gaitasunak hobetzen dira. Azterlan hori Istanbulen aurkeztu dute, Neuro-errehabilitazioaren Munduko Kongresuan.

 

Basque Audiovisual elkarteak bere sorkuntzak erakutsiko ditu Europako Telebista azokarik handienean

Ikus-entzunezko edukiak egiten dituzten 11 euskal enpresa Cannes hirian izango dira Miptv azokan, telebistarako edukien eta eduki digitalen industriako hitzordu garrantzitsuenetako batean. Basque Audiovisual elkartearen aterkipean, produkzio-etxeek beren azken formatuak erakutsi dizkiete balizko bazkide eta bezeroei.

 

Restuento, jatetxeak gomendatzeko sare sozial berria

Bi euskal ekintzailek Restuento sare soziala jarri dute martxan, norbere gustuen arabera gomendio gastronomikoak partekatzeko plataforma. Espazioan dagoeneko jatetxeen bi datu-base handi daude eta sortzaileek nazioartera hedatzeko asmoa dute.

 

Aste Santuko kanpaldi teknologikoak, jolasaren bidez zientziara hurbiltzeko

Aste Santu honetan BTEKanp eta CampTecnológico ekimenek haurrei eta gazteei zuzendutako egitarau zabalak eskaintzen dituzte, zientziaren eta teknologiaren munduan barneratu daitezen dibertsiotik abiatuta. Tailerretan hainbat jarduera garatuko dituzte, hala nola errobotak sortzea, bideojokoak programatzea, zientzia arloko esperimentuak egitea, e.a.

 

Euskadi Iraskundea, METAPOSTAra batzen den lehenengo txirrindularitza taldea

Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak, Informazio Gizartearen garapenaren aldeko apustuan, METAPOSTAn egindako integrazioa sinatu du postontzi eta dokumentu gordailu honen bidez bere Bazkide-Kolaboratzaileei komunikazioak bidaltzeko. Era honetan, Euskadi Iraskundea METAPOSTAra batzen den lehendabiziko txirrindularitza-taldean bilakatzen da. Saski Baskonia edo Bilbao Basket bezalako beste kirol-taldeek jada erabiltzen dute METAPOSTA zerbitzua, beste entitate askorekin batera, hala nola, Iberdrola, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, Kutxabank edo Laboral Kutxa.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke