BERRIKUNTZARI BURUZKO ALBISTEAK – Enpresa Digitala

2014ko Apirila 07,


Uni Encounter jardunaldietan 3D inprimagailuez, bideojokoez eta etorkizuneko profesionalez hitz egingo dute

Apirilaren 8tik 11ra egingo da Uni Encounter jardunaldien aurtengo edizioa IES- UNI Eibar-Ermua zentroan. Ekitaldi horien helburua da azken teknologiak hurbiltzea ikasleei, profesionalei eta publiko orokorrari, ikuspegi dibulgatibo eta ludikotik. Hitzaldiak, bideojokoak sortzeko tailerrak eta maker espazio bat antolatuko dituzte.

 

Zabalik dago Galileo Masters ESNC 2014 lehiaketan parte hartzeko epea

Zabalik dago Europa mailako Galileo Masters lehiaketara ideia eta proiektuak aurkezteko epea. Lehiaketa horren helburua da satelite bidezko posizionamendua erabiltzen duten aplikazioak garatzea. Edizio honetan 20 eskualdek parte hartuko dute, besteak beste Euskadik, Gipuzkoa izango delarik koordinatzailea.

 

Roxtec enpresak software libre bat sortu du kableak eta hodiak errazago instalatzeko

Roxtec Sistemas Pasamuros kable eta hodientzako zigilatu modularreko sistemetan espezializatutako enpresa bat da eta oraintsu aurkeztu du Roxtec Transit Designer, arkitekto eta ingeniariei zuzendutako software berri bat, kable eta hodien ibilbideak errazago diseinatzeko balio duena. Eibarko Armeria Eskolan aurkeztu zen konponbide hori.

 

Metaposta bezalako zerbitzuek lekua irabazi diote posta tradizionalari

Azken 6 urteotan etxez etxeko posta zerbitzua %25 murriztu da Estatuan. Joera hori zabaltzen ari bai Europan, eta baita ere Estatu Batuetan, non gero eta garrantzitsuagoak baitira Metaposta bezalako Sareko postontzi zerbitzuak, dokumentuak formatu elektronikoan igorri eta gordetzeko balio dutenak.

 

ESLEko Behatokiak erakusten du nola hedatzen ari den Software librea Administrazioan eta enpresetan

ESLEk, Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak, eginiko lehenengo Joeren Behatokiak jasotako datuen arabera, kode irekiko softwarea gero eta gehiago ari da hedatzen. Hala, Estatuko Administrazioen %90ak eta enpresen %75ak software libreko konponbideak erabiltzen dituzte.

 

Neiker-ek AgroNews merkaturatu du, soroak eta mendiak zaintzeko aplikazioa

Neiker-Tecnaliak sortutako AgroNews aplikazio mugikorrak informazioa ematen du plagei eta gaixotasunei buruz, alerta meteorologikoak bidaltzen ditu eta ureztatze gomendioak ere eskaintzen ditu soroak eta basoak zaintzeko. Dohainik eskuratu daiteke Android sistema eragilearentzat

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke